UEU bonoa: oparitu UEU!

UEUk lehen aldiz opari bonoak salgai jarriko ditu. Bono hauen helburua bikoitza da, alde batetik, diru-sarrera propioak lortzeko bide berri bat irekitzea eta bestetik, garrantzitsuena, UEUren ikastaro eta liburuak ezagutzera eman, “UEU oparitu” edo “UEU erabili” mezua zabalduz.

Hauek dira bonoen ezaugarri eta baldintzak:

  • Prezioa: 30€. UEUk 3€ oparitzen ditu, beraz bonoen balioa 33€takoa da.
  • Zeren truke erabili ahal dira: matrikulak, liburuak eta aldizkarietako harpidetzak.
  • Bonoa erabili nahi denean, entregatu egin beharko da.
  • 100 aleko eskaintza mugatua egin da eta hauek amaitu arte salgai egongo dira.
  • Bonoak 2012ko abenduaren 31an iraungiko dira.
  • Bonoaren balio osoa ez bada gastatzen, beste bono bat egingo da diferentziarekin (epe berdinaren barne).

Nola eskuratu: komunikazioa@ueu.org helbidera idatzi edo (0034) 943 82 14 26 telefonora deituta.

 Baliatu aukera paregabe honetaz, oparitu eta zabaldu UEUn parte hartzeko aukera zure inguruan!

 

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude