Garatu 2012/2013 . Kimika

Esperimentuen bitartez, ikasleen artean kimika irakasgaia ikasteko motibazioa sortaraztea helburu duen ikastaroa da honako hau:

799 Kimika harrigarria! Nola azaldu harritzen gaituena kimika baliatuz

Kimikaren Nazioarteko urtea izan zen iaz, 2011. urtean, eta kimika hutsa besterik ez garela esaten dugu maiz.
Kimikarekin eguneroko bizitzan harritzen gaituzten hainbat fenomeno azaldu ditzakegu, eta buruan bueltaka darabilgun zergatik galderari erantzuna eman.

  • Zergatik ikusten dugu zerua urdin egunez eta gorri ilunabarrean?
  • Zergatik eskuratu dezakegu elektrizitatea patata bi kable elektriko batekin lotzean?
  • Zergatik bi likido batera ipintzerakoan batzuk (alkohola eta ura) guztiz nahasgarriak dira, eta beste batzuk (olioa eta ura), aldiz, nahastezinak?
  • Zergatik erregaiak oxigenoarekin erretzean beroa askatzen dute, eta beste prozesu batzuk, aldiz, zergatik dira endotermikoak?

Ikastaro honetan etxeko materialarekin edota laborategi arrunt batean aurkitu dezakegunarekin  saio praktiko batzuk burutuko ditugu. Ondoren, bakoitzak bere ikasleekin, eta  inolako arriskurik gabe lantzeko moduak.
Ikastaro praktikoa izango da, laborategian egingo dela, UEUkide diren eta kimikan lizentziatu eta doktore diren 4 irakasleren eskutik.

Datu praktikoak:
Izena emateko:

Ikastaroa:

  • Datak: urriak 9, 10, 16, 17, 18, 23, 24
  • Tokia: Leioan, EHU/UPV Magisteritza fakultatea

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude