Etengabeko formazioaren barruan UEUk 10 ikastaro eskaintzen ditu Udaberriko eskaintzaren barruan, Eibarren, UEUren Ikastetxe Nagusian, Markeskoa Jauretxean.
Eskainitako ikastaroen artean, hiru, ikastaro aurreratuak dira, oinarrizko ikastaroa egin dutenei zuzenduak:
- Komunikazio eraginkorraren artea (II. modulua)
- Moodle-ren erabilera aurreratua.
- Argazkigintza dokumentala. Proiektu pertsonala.
Gainontzeko ikastaroetan parte hartzeko ez da aurrez formazio berezitua izan beharrik eta bi multzotan antolatuta daude:
Informatika eta teknologia berriak:
- Teknologia berriak eta intimitatea. Babestu pribatutasuna zure datuetan eta komunikazioetan.
- Dokumentu tekniko eta zientifikoen edizioa LaTex-en bidez.
Giza eta gizarte-gaiak:
- Sormena lantzeko tailerra.
- Bilerak dinamizatzeko teknikak.
- Kantuz eta jolastuz komunikazioa lantzen.
- Gaixotasunen sustrai emozionala.
- Irakaslea eszenan.
Izen ematea zabalik dago.
Zabaldu ikastaroen berri zure ingurukoen artean!
Informazio gehiago:
Mari Karmen Menika
(00 34) 943 82 14 26
markeskoa@ueu.org