Irakas(l)ari. UEUn irakasle aritzeko datu basea.

UEUren jarduera akademikoan irakasle gisa lanean ziharduen profesional taldea kudeatzeko datu base bat zegoen. Halaber, ikasturte bakoitzaren amaieran UEUrekin lan egin zuen jende mordoxka bat gehitzen zen datu basera.
Hortik abiatuta… zergatik ez ireki izen ematea eta bertan bildu UEUrekin lan egin nahi duten pertsonak?

Honela sortu eta garatu zen Irakas(l)ari datu basea.

1. Funtzionamendua

  • Gurekin lan egiteko interesa daukan edonork eman dezake izena.
  • Ezinbesteko baldintza da euskalduna izatea (UEUren jarduera guztia euskaraz delako).
  • Datu basean izena emateak ez du ezertara konprometitzen ez UEU ezta izena eman duen pertsona ere.
  • Emandako datuak, DBLOa jarraituz, UEUren kudeaketarako soilik dira, ez zaizkio hirugarren bati emango eta datuen titularrak berauek ikusi, zuzendu eta ezabatzeko eskubidea dauka.
  • Izen ematea urte osoan irekita dago, hemendik eman dezakezue izena: http://www.ueu.org/ueu/lan-egin

 

2. Deialdiak

  • Irakasleak behar direnean, deialdia posta elektronikoz egiten da, posta zerrenda propio baten bidez.
  • Ikastaroa emateko prest dauden irakasleen artean egokienaren hautaketa UEUren irizpide akademikoen arabera egiten da. Hautaketa honetan kontutan hartzen dira UEUko bazkideak, eta laguntzeko gure Aditu Ebaluatzaileengana jotzen dugu.
  • Urtero 4/5 deialdi orokor bidaltzen dira (Udako Ikastaroak, Garatu ikastaroak…) eta, kasuan kasu, ikastaro jakinetarako deialdi laburrak ere beste horrenbeste.

Denborarekin, datu basean dauden pertsonek -eta beraien inguruan daudenek- osatutako irakasle sare mardula sortu da eta urtero aberasten doa. 2006an hasita, gaur egun 598 pertsona biltzen dira datu basean.

Informazio gehiago:
Irati Iciar
Etengabeko Prestakuntzako arduraduna
943 82 14 26
i.iciar@ueu.eus

.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude