Azken urteetan ordenagailuz lagundutako itzulpen-tresnen erabilera areagotu egin da, ezinbesteko tresna bihurtzeraino. Ikastaro honetan, ordenagailuz lagundutako itzulpen-tresnen artean, Microsoft Wordetik kanpo dauden aukera batzuk aztertuko dira.
UEUk Ordenagailuz lagundutako itzulpena MS Word gabe: Wordfast Pro, Anaphraseus eta OmegaT ikastaroa antolatu du:
- Abenduaren 3an, larunbata.
- 9:00-14:00 ordutegian.
- Iraupena: 5 ordu.
- Baionan, Baionako Unibertsitatean IUTen.
- Irakaslea: Elena Garcia Berasategi, Eleka Ingeniaritza
Linguistikoa enpresako teknikaria eta hizkuntza-teknologietan aditua.
Ikastaroa arrakasta handiz egin da aurten Udako Ikastaroetan Eibarren eta horregatik Baionan beste saio bat egitea erabaki du UEUk.
Hona informazio osagarria:
- Elena Garciari udako elkarrizketa.
- Bizkaie aldizkarian elkarrizketa.
Izen ematea zabalik!
Informazio gehiago:
Joseba Manterola
05 59 25 60 56 (hegoaldetik 00 33 559 25 60 56)
iparraldea@ueu.org