Aita Santuak Nafarroa konkistatzeko eskubidea eman zion Fernando Aragoikoari

“Nafarroako konkista berrikusten” jardunaldia antolatu du UEUk, Geronimo de Ustariz Institutuarekin batera, Iruñean. Roldan Jimeno Arangurenek konkistaren justifikazio juridikoa azaldu du.

Horrela, Gaztelak 1512an zuen botere ekonomiko eta politikoa izanda (munduko potentzia nagusia zen), Julio II.a Aita Santuak bi bulda argitaratzea lortu zuen. Lehenengo buldak, 1512an, Aulki Santuaren interesei aurka egitearren norbere ondasunak desjabetzeko zigorra iragarri zuen. Ondoren, handik sei hilera, Nafarroako errege-erregina zilegiei (Joanes eta Katalina Albret) zisma eta heresia-delituak leporatu zizkion bigarren buldak Nafarroa konkistatzeko eskubidea eman zion Fernando Aragoikoari. Aurretik, Aita Santuak ez zuen beste errege-erreginarik tronurik bota, ez eta gero ere. Horregatik, jarduera hori orduantxe bertan ere oso eztabaidagarria izan zen.

Ondorioz, Nafarroa Garaia Gaztelako Koroa zentralistari erantsi zioten. Karlos V.ak, arrazoi estrategikoengatik, Baxe-Nafarroa Albretdarren errege-erregina zilegien administraziopean utzi zuen.

img_1648

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude