Jon Sarasua “Euskarari hauspoa emateko sortutako erakunde gehienak autoeraketatik sortuak izan dira”

Jon
Sarasua

UEUk Eibarren antolatutako “Auzolana eta herrigintza:
Bizimodu
komunitarioak berpiztuz
” ikastaroaren hizlarietako bat
izan da.
Sarasua LANKIko ikertzailea, MUko irakaslea (HUHEZI),
UEUko kidea eta
Herrigintzan aritua da. Auzolana eta herrigintzaren
inguruko begirada
politikoa gehituko dio ikastaroari, XXI. menderako
herrigintzan
pentsatzeko materiala zabalduz eta auto-eraketaren
ikuspegia azalduz.

<img src=”%3Ca%20href=” IMG_5362

 

Nola
esango
zenuke jarri daitekeela praktikan auzolana politika eta
ekonomia
bezalako alorretan?

Kontua ez
da auzolana ekonomia eta politikan praktikan jartzea,
baizik eta
auzolanaren dimentsio politiko eta ekonomikoa aztertzea.
Beraz,
politika polisean
pentsatzea da, azken aldian politika alderdi politikoen
joko horrekin
lotzen badugu ere, berez, politika hitzaren zentzua polisa
da, herrian pentsatzea. Alde horretatik, auzolanak eta
gizartetik
sortutako herrigintzak dimentsio politikoa dauka. Zentzu
horren
inguruan lanean aritu naiz ikastaroan, gizartetik
sortutako
herrigintza eta auzolanaren dimentsio politikoaz eta honek
herria
antolatzean duen eraginaz, hain zuzen.

Zer
garapen
izan du auzolanak politikari begira azkenengo urteetan?

Auzolanaren
kontzeptua
iraganari lotuta dago. Izan ere, iraganean, esaterako,
baserritar kulturan, auzolanak zentzu jakin bat zeukan. Gaur
egun,
gizartetik sortutako herrigintza erabili dezakegu modu zabal
batean
edo auzolana ikuspuntu berri batetik. Horrek oro har,
alderdietatik
edo indar ekonomikotik egiten diren ekintzekin alderatuz,
badu beste
estilo bat. Egungo auzolanaren ezaugarri garrantzitsuetako
bat horixe
da, estilo aniztasuna.

Zeintzuk
dira
auzolanaren alde positibo eta negatiboak banakako
bizitzarekin
alderatuz?

Gaur
egungo
norbanakoa eta, are gehiago, norbanako gaztea kultura
indibidualista
edo bakarkako baten eraginarekin bat datorrela egia da. Hala
ere,
horrek bere zentzu positiboa eta negatiboa dauzka: kultura
likidoago
bat, hautu pertsonalaren kultura, zappingaren kultura… Eta
etorkizuneko herrigintza sozial horrek ere norbanako hori
kontuan
hartu beharko du. Dena den, prototipo indibidualista bat
existitzeaz
gain, talde lanera eta herrigintzarekiko ardurara zabalik
dagoen
jendea ere badago. Noski, herrigintzan murgiltzeko grina
duen soslaia
ere hor dago: zentzu komunitarioagoa duten lagunak.
Den-denak kontuan
hartu behar dira eta egungo herrigintzak horietatik abiatu
behar du.
Alde horretatik, jardun kolektiboan aritzean, norbanako
indibidualak
ez digula gure bizitzako hautu ezberdinak egiteko
askatasunik kentzen
esango nuke eta batzuetan aberastu egiten gaitu.

Zer
abantaila
eta desabantaila ditu auzolanak politikaren munduan?
Politika mailan auzolanean jardunda abantaila gehiago
lortuko
lirateke?

Nik
baietz uste
dut. Euskal munduak, zatiketarako baino, dibergentziarako
joera du.
Dena den, esparruak bereizi behar direlakoan nago,
esaterako,
Estatuarena. Administrazio publikoaren esparruan, alderdi
politikoak
antolatzen dira, jendearen parte-hartze politikoa
antolatzeko. Horrek
bere logika eta autonomia baditu, nolabait, gizartetik
sortutako
herrigintzarena.

Zein
esango
zenuke dela Euskal Herri mailan aurrera eramandako auzolan
proiektu
indartsu eta interesgarriena?

Proiektu
interesgarri
asko dago. Hortaz, Euskal Herrian gizarte antolatuaren
eta gizartetik sortutako autoeraketaren aldetik indargune
bereziak
ditugu, mundu mailatik begiratuta. Ikastolen mugimendua
adibide argi
bat litzateke. Momentu honetan, euskal lurralde osoan dagoen
esperientzia bat da, gurasoen eta herrietako indarren
autoeraketatik
sortutako hezkuntza sare bat. Beraz, auzolan esperientzia
bikaina
dela esan daiteke, baina beste hainbat proiektu ere badago:
kooperatiben munduan, gazteei begira gaztetxeen munduan,
kulturan,
irrati libreetan eta, nola ez, euskalgintzaren munduan ere
bai:
euskalgintzan, hain zuzen ere, euskarari hauspoa emateko
sortutako
erakunde gehienak autoeraketatik sortuak izan dira.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude