Udako ikastaroen lehiaketako esku ezkutua

Udako ikastaroak abiatu zirenetik, ekainaren 27tik alegia, egunero-egunero lehiaketa bat dugu martxan UEUn. Atsedenaldira iristen garenean, guk, lankideok, galdera bat luzatzen dugu ikastaroetako partaideek erantzun dezaten.

Galdera hori hainbat arlotakoa izan ohi da, baina beti ere erraza, ez larritu! UEUren ingurukoa, ikastaroei buruzkoa, irakasleek aipatu duten zerbaiten ingurukoa… Behin galdera pentsatuta gure “kortxoan” jartzen dugu guztion begi bistan. Aldamenean kutxatxo kolorez bizi bizia ipintzen dugu bertan paper zuriak, erantzunarekin noski, sartzeko.

Ondoren, eta gardetasun guztiz, Ione Narbaiza lankidearengana abiatzen gara bera baita gure esku ezkutua! Egunero bere eskutan egoten da irabazlearen izena.

Gaur parte hartzaileen errekorra izan dugu. Guztira 18 paper jaso ditugu kutxan. Ea bihar ere beste horrenbeste edo gehiago animatzen zareten! Badakizue zein den saria, ezta?

UEU lehiaketa

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude