Eli Moreno “Zoriontasun sentimendua gure egunerokotasunean existitzen den zerbait da”

Eli
Moreno
psikologoak, bitartekari familiarrak eta sexologoak
Zoriontasunaren bila: heziketa emozionala” ikastaroa
landu du, UEUk Eibarren antolatutako kurtsoetan. Ikastaro
horren funtsa adimen emozionala lantzea izan da.
Zoriontasuna zerbait “subjektiboa” izanda, jende gehienak
sentimendu hori lortzeko tresnak plazaratzea. Beraz,
Morenok adimen emozionalak emandako tresnak bere
ikastaroan aplikatu ditu, jendeak egunerokotasunari
zoriontasunez aurre egiten jakin dezan.

<img src=”%3Ca%20href=” eli moreno 02

 


Zoriontasuna lortzeko ez dago gomendio zehatzik, norberak
“bere nortasunaren arabera” era ezberdinean lortzen baitu
sentsazio hori. Hala ere, norbanakoa momentu jakin batean
egiten ari denarekin zoriontsua denean eta egiten ari dena
grina handiz desio duenean, zoriontsu izan daitekeela esan
daiteke. Beraz, Morenok zabaldutako gomendioa argia
litzateke: “gozatu egiten duzun horrekin eta ez tristetu
lortzen ez diren gauzen aurrean”.

Zoriontasunaren inguruan zenbait arazo ere badaude. Izan
ere, gizabanakoak ez du adimen emozionalaren inguruko
ikasketarik jasotzen bere bizitzan, norbanakoaren ikasketa
pertsonaletik gureganatzen baitugu. Hala ere,
ikastetxeetan esandako adimen emozionala gero eta gehiago
ari dira lantzen. Horixe kontuan hartu beharreko datua da,
maiz, ikasketetan pertsona finak ez bagara ere, bizitzan
emozioen bidez arrakasta lortu baitezakegu. Horrela,
zoriontasuna gureganatzeko jakintza batzuk izatea ondo
datorkigula esan daiteke, maiz medikuenera jotzen baitugu
triste egotean, eta gerta daitekeelako honen aurrean lagun
baten presentzia hutsak on egitea.

Gure bizitzaren parte handi bat zoriontasunaren bila
ematen dugu, beti itxaropen batzuk ditugulako, “baina
jende askorentzat zoriontasuna gure bizitzan oraindik
kontrolatu eta ezagutu gabeko zerbait da”. Hala ere,
Morenok garbi ikusten du zoriontasun sentimendua gure
egunerokotasunean existitzen den zerbait dela. Horrela,
bizi izaten ditugun momentu txiki eta guztiak gozatzen
ikasi behar dugu.

Morenok argi utzi nahi izan du zoriontasuna ez dela egoera
etengabea. Lehenik eta behin, norbanakoak bere barnean
bizi eta sentitu behar du, gero jendaurreko bizitzan
agerian utzi ahal izateko. Horrela, jendearekin emozio hau
konpartitzeko nahia izango dugu. Irakasleak ikastaro
honetan gailendu badira ere, zoriontasuna gizarte osoari
lotutako ezaugarria da, “denok zoriontasuna era egokian
eta konstantean erabiltzen ikasi beharko genukeelako”.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude