Eureka!Nola garatu ideiak?

Normal
0
21

UEUren 39.udako ikastaroen baitan, “Proiektuak eraikitzen” deritzon
ikastaroa eskaini zuten atzo Eibarko Markeskoa jauregian. Eider Goiburu
oriotarra izan da ikastaro hori gidatu duena.
Psikologoa ikasketez, autonomoa
da eta proiektuak aurrera ateratzen egiten du lan; batez ere, sexu heziketa eta
genero berdintasunaren arloan.

<img src=”%3Ca%20href=” eider goiburu (proiektuak eraikitzen)

“Ideia bat
etorri zait burura! Nola garatu behar dut? Zein irizpide jarraitu behar ditut?”
Horrelako hainbat galdera etortzen dira
proiektu baten aurrean gaudenean. Zalantza horiek argitzeko Eider Goibururen
ikastaroa izan da UEUko udako ikastaroetan. Proiektuen bitartez edozein
eremutan lan egin ahal izateko pertsonak gaitzea da helburu nagusia. “Proiektu
bat gauzatzeko zeintzuk baliabide dauden erakustea da nire helburua.
Askotan
ideiak etortzen dira, baina zaila izaten da hori paperean jartzea. Nire
zeregina, beraz, ideia horri forma eman eta gauzatzen laguntzen dituzten
baliabideak ematea da”, azaldu du Eider Goiburuk.

Proiektu bati forma eman, modu egoki batean garatu eta aurkezpen txukun bat
egitea ia ideiak berak baino garrantzi gehiago du. Eider Goiburuk kontatu duen
bezala, “ideia on bat izatea oso garrantzitsua da, baina ideia horren proiektua
modu eraginkorrean garatzea ia garrantzitsuagoa da”.
Ideia gorpuztu egin behar
da. Horretarako, nola bideratu, zein baliabide erabili, zein ataletan banatu…
jakitea proiektuaren prozesuaren barnean sartzen diren pausoak dira. Izan ere,
proiektua proposamen bat da, azken finean. “Gure ideia aurrera eramaten
laguntzen gaituen proposamena da proiektua. Kokatu egiten gaitu, hau da,
helburuak finkatzeko balio du, zer eskatu nahi dugun zehazten da, ebaluazioa
egiten da. Azken batean, jatorrizko ideiaren definizio zehatza da”.

Teorikoki hiru pausotan banatzen da proiektu baten egikaritza prozesua.
Lehenik eta behin, diagnosia edo beharren ebaluazioa egin behar da. Horrek
errealitatea ezagutzeko balio du. Bigarren pausoan, proiektua egiten da.
Diagnosiaren azterketatik jasotako ondorioen arabera sortzen da proiektua.
Hainbat faktorek baldintzatu egiten du hasierako ideia askotan. Ondorioz,
diagnosiaren emaitzek horretan laguntzen dute.
Hirugarren pausoa eta azkena aurkezpena egitea da. Azken pauso horrek
berebiziko garrantzia du. Idatzizko txostenaz gain, ahozko aurkezpenak ere
egiten dira sarri eta, horretarako, gaitasunak lantzea garrantzitsua da. Azken
finean, proiektua gauzatzeko behar den finantziazio iturriak lortzeko askotan
ahozko aurkezpenak egin behar dira. “Horretarako, proiektua aurkezten duen
pertsonak, taldeak, erakundeak edo dena delakoak komunikazio gaitasunak lantzea
komenigarria da.”

Gizartearen egoera sozio-ekonomiko-politikoak asko baldintzatzen du
proiektu bat aurrera ateratzea.
“Boterean dagoenaren arabera gai batzuk,
esaterako, ikuspuntu jakin batzuk hartzen dituzte. Adibidez, boterean dagoen
alderdia ideologia atzerakoia duena bada, sexu heziketaren inguruko gaiek eta
proiektuek perspektiba bat hartuko dute.”

Ikuspuntu edo
perspektiba bat edo beste izango du proiektuak, baina proiektu bat aurrera
eramaten duen pertsonak, taldeak edo erakundeak sinetsi egin behar du egiten
duen horretan. “Proiektua zerbait pertsonala da, norberak ikuspuntu jakin bat
ematen dio eta horretan sinestea beharrezkoa da.”

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude