UEUk ikasle errepikatzaileak ditu

UEUren etengabeko prestakuntzarako datu baseetan arakatuz, ikasle errepikatzaileak ditugula konturatu gara. Zorionekoak gu!

2010/11 ikasturtean, Markeskoako (Eibar) ikastaroetan orain arte parte hartu duten ikasle errepikatzaileak asko dira. Errepikatzaileak diogu ikastaro bat baino gehiagotan matrikulatu direnei. Horrela, 2 ikastaroetan parte hartu duten pertsonak 14 dira. 3 ikastaroetan bost eta 4 ikastaroetan aldiz bakarra.

Nafarroako ikastaroetan ere baditugu errepikatzaile bakan batzuk. Hots, 2 pertsonek bi ikastarotan hartu dute parte.

Udako ikastaroen barnean 29 pertsona ditugu bi ikastaro ezberdin jaso dituztenak eta hiru aldiz, 3 ikastarotan parte hartu dutenak.

Baina guzti hauen artean, badaude pertsona batzuk hainbat tokitan parte hartu dutenak. Esaterako, Udako ikastaroetan eta Markeskoetan 25 izan dira. Udako eta iparraldekoetan izan denik ere badago, eta baita Nafarroako eta Markeskoakoak partekatu dituen beste bat.

Ranking honetan hala ere, txapeldun handi batzuk aipatu behar ditugu. Izan ere baditugu hiru neska Udako ikastaroetan, Markeskoan eta baita Nafarroakoan izena eman dutenak. Zorionak hiruroi eta segi horrela!

Eskerrik asko guztioi parte hartzeagatik eta aurrerantzean ere kalitatezko ikastaroak eskaintzen saiatuko gara!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude