Uztarori gorazarre, gehi 1512ko mendeurrenaren ospakizunaren aurka eta proposamen alternatibo xume bat (hitzaldia)

UEUren Ikasturte Hasierako ekitaldiaren barne Iban Zalduak emango duen hitzaldiaren izenburua duzue goiko hori.

Hitzaldiaren laburpena:
Hitzaldi labur honetan, Iban Zaldua idazleak, Uztaro giza eta gizarte  zientzien aldizkariari gorazarre egin ondoren bere hogeigarren  urteurrenean, traizio egingo die bere laudorioen terminoei eta,  Uztarori horren ondo egokitzen zaion zientifikotasunaren arauei itzuri  eginez (baina urteurrenen gai orokorrari helduz), 1512ko Nafarroaren  Konkistaren ospakizunen komenientziaren inguruko bere zalantzak  aurkeztuko ditu, eta,  kritikak egitea bestelako aukerabiderik eman  gabe itsusia dela jakitun, ospakizun horiek ordezkatzeko balizko  proposamen alternatibo bat aurkezten saiatuko da.

Ekitaldia, ostiral honetan, hilak 22, Eibarko Markeskoa Jauretxean izango da, arratsaldeko 7etatik aurrera.

Ekitaldian parte hartzeko interesa izanez gero, izena eman behar da (plaza mugatuak daude), informazio gehiago:
Idoia Torregarai
i.torregarai@ueu.org
943 82 14 26

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude