Borja Ruiz: “Jendeak ez daki zer egin GPS edo GISekin, eta horiei probetxua ateratzen irakatsiko diegu”

Normal
0
21

Gaur egun geolokalizazio baliabideak edonoren esku badaude ere, gutxik
ezagutzen dituzte baliabide horiek eskaintzen dituzten aukerak. Izan ere, GPSak
eta GISak uztartuz etengabe aplikazio eremu berriak deskubritu ahal dira. Hain
zuzen ere, Borja Ruiz eta Joseba Dorado geografoek UEUko udako ikastaroen baitan
ikasleei baliabide horien erabilgarritasunen berri emango diete uztailaren 17a
bitartean.

Ingurugiro azterketak egin ahalko dituzte, lehenik GPSekin datuak bilduz
eta, gero GISen bitartez datu horiek interpretatuz. Ekainaren 16tik on-line
jasotzen ari diren ikastaro honetan aurrez-aurreko hainbat saio ere egingo
dituzte, eta horietan, ikasitakoa errealitatean aplikatzeaz gain, kasu
praktikoak gertutik ezagutzeko aukera ere izango dute.

Oinarrizko
ikastaroa bada ere, Borja Ruizen arabera, gauza asko deskubritzeko parada
izando dute ikasleek. GPSekin edo GISekin zer egin ez dakiten horiek, probetxua
ateratzen ikasiko baitute.

Iruzkinak (1)

  • Kaixo Borja
    Interesgarria zure artikulua. GPS eta GVSigaren gaietan asko beste hizkuntzetan idatzita daude, eta eskertzen da euskeraz idatzita egotea. Nik badaezpada galdetzen det, ea asmorik al dezun mendiko lanentzako Garmin GPS eta GVSig-ari buruzko ikastaro bat ematen, egun hauetan edo (2013 Urria), euskeraz bada, hobe.
    Ondo segi eta lasterarte

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude