Bizi-zientzietako ikertzaile euskaldunen I. topaketak

UEUk bere bilgune izaerari eutsirik, eta informatikariek, historialariek eta pedagogia arloko adituek hasitako bidetik, topaketa berriak antolatu ditu Osasun sailaren eskutik. Sail honetan argitaratu den Neurozientzien laborategiko eskuliburua izan da topaketa hauetarako abiapuntua eta horrelako ekimenak zabaldu nahi dituzte Bizi-zientzietako ikertzaile euskaldunen I. topaketen bitartez.
irudia bizi zientziak epostaz

Topaketa hauek maiatzaren 28an egingo dira Eibarko UEUren Ikastetxe Nagusian eta bertan bizi-zientzietan (biologia, medikuntza, erizaintza, farmazia,…) ikertzaile euskaldunak egiten ari diren lerro zientifikoak aurkezteko gune bat antolatu nahi dugu. Horretarako, zientzialariei aurkezpen laburrak egiteko aukera eman eta gaur egun bizi-zientzien inguruko alorretako ikertzaileak bildu nahi ditugu. Horrez gain, bizi-zientzietako ikerketen diagnosirako lehen urratsa eman nahi genuke. Era berean, ikertzaile euskaldunen arteko harremanak sendotzeko aukera izango da.

Matrikularekin, beraz, ikerketa-lerroa aurkezteko aukera ematen da, hori bai, lerroaren laburpena bidaltzeko epea apirilaren 15ean amaitzen da. Hortik aurrera, matrikulak parte hartzeko aukera emango du soilik.

(Entzun dugunez, 25 €ko matrikula ordaintzearekin batera kafea, eguerdiko luntxa eta aipatutako liburua eskuratu ahal izango dira)

Topaketa hauen laguntzaileak: UPV/EHU, OEE eta EIRE.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude