Harremanak hobetzeko komunikatzen ikasi (ikastaroa)

Gaizki-ulertuak, komunikatzeko zailtasunak, lotsak, aurreiritziak… Gainerakoekin komunikatzeko orduan trabak, zailtasunak izaten ditugu askotan. Harreman horiek hobetzeko teknika ugari ikas daitezke “Harreman harmonikoak izateko komunikazio trebetasunak” ikastaroan. Gotzon Carcar Coach pertsonal eta profesionalak ematen du ikastaroa, eta UEUn hainbatetan eskaini den tailer arrakastatsua da.

Txikitan, bizitzan moldatzeko balio izan digun modu bat, rol bat, komunikatzeko era bat ikasi genuen (adibidez: lotsatia, liderra, kanporakoia edo barnerakoia, esanekoa eta abar).
Eta beharbada guk rol hori “ontzat” emanen dugu. Baina ona hoberenaren etsaia izan ohi da. Ontzat edo nahikotzat jotzen dugun horrek, era berean, konformismoan harrapatzen gaitu eta lortzen ditugun emaitzak hobetzea galarazten digu.

Ikastaroa: Harreman harmonikoa izateko komunikazio-trebetasunak (I.modulua)
Irakaslea: Gotzon Carcar, Coach pertsonala eta profesionala, Trainer’s Training Masterra Programazio Neurolinguistikoan. UEUko kidea.
Datak: maiatzaren 23 eta 30a, larunbatak.
Ordutegia: 9:00-13:30 eta 15:00-20:00
Tokia: UEUren Iruñeko egoitzan.

Matrikulazio epea maiatzaren 15era arte zabalik dago.

Matrikulazioa eta informazio guztia:
948 36 25 63 telefonoan (Edurne)
nafarroa@ueu.org

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude