Dantzan irakasteko prozesua. Ikastaroa.

Dantza irakaskuntzaen bi ardatz nagusien ezagutzera eramanen gaitu ikastaro honek:
1. Dantzan ari den gorputzaren ezagutza. Mugimenduak espazio, denbora eta intentzioaren nozioak aintzat hartu. Anatomia puntu batzuk ere aztertuko dira.
2. Dantza saio bat nola antolatzen den aztertuko da, gorputzarekiko errespetua, erritualak, musika bera…
Elkarrizketa eta partaideen esperientzia trukatzeari ere espazioa utziko zaio.

Ikastaroa Elkarte Bizia II ikastaro zikloan barne aurkituko duzue, UEU eta Hendaiako Akelarre elkarteek antolatu dutena.

Ikastaroa: Dantzan irakasteko prozesua.
Data: 2009ko apirilaren 14tik 17ra (lau egun)
Iraupena: 12 ordu
Tokia: Hendaian, Gaztelu Zahar eskolan (hiri erdiko eskola).
Irakaslea: Pantxika Telleria, koreografoa.

Informazio gehiago eta izen ematea: Dantzan irakasteko prozesua.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude