Nafarroako erlijio tokiak norenak dira? Jardunaldia

Duela zenbait urte, Iruñeko Artzapezpikutza hasi zen Nafarroako erlijio tokiak bere izenean jartzen. Ordu arte, ez zeuden inoren izenean. Aurten, erregistratze prozesu horren kontrako plataforma sortu da, eta argudiatzen du elizak herriek egin eta ordaindu zituztela, eta, beraz, herrienak direla. Plataformak mozioa bidali zuen udal guztietara, bere helburuekin bat egin zezaten, eta, dagoeneko, udal askok bat egin dute ekimenarekin.
Hautsak harrotu dituen gaia dela nabarmena da, eta fenomeno mediatiko eta politikoa bihurtu da azken hilabeteotan.

Eztabaida honetan sortu diren jarrerak ezagutu, aztertu eta hausnartzea dira UEUk antolatu duen jardunaldiaren helburuak. Honetarako, ahalik eta ikuspegi zabalena emateko, enfrentaturik dauden bi aldeak jardunaldi honetan egotea ezinbestekotzat jo dugu: batetik, Nafarroako Ondarearen Defentsarako Plataforma eta, bestetik,  Iruñeko Artzapezpikutza edo Eliza. Arazoari testuingurua emateko, Zuzenbide Zibila eta alde Historikoa ere landuko dira.

Informazio gehiago: Nafarroako erlijio tokiak, norenak?
Iruñean, 2009ko martxoaren 26an

kartela

Jardunaldiaren aurkezpenerako prentsaurrekoa martxoaren 9an egin da, Iruñean. Mahaian Roldan Jimeno historialaria eta Karmele Artetxe, UEUko arduraduna, egon dira.

prentsaurrekoa2

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude