Diaporama bat sortu: testua, irudia eta soinua. Ikastaroa.

Diaporamak argazki segidak dira. Baina segida horri elementu ezberdinak gehitu daitezke: testuak, marrazkiak, soinuak, komentarioak, filmak…
Aurkezpenak egiteko erabili daitezke, besteak beste elkarte edo talde bat ezagutarazteko, proiektu bat edo eginiko lan bat, emanaldi bat… Halakoak egiteko, Open Office Impress logiziel librea erabiltzen ikasiko da ikastaro honetan.

Ikastaroa Elkarte Bizia II (In)Formazio zikloan barne aurkituko duzue, UEU eta Hendaiako Akelarre elkarteek antolatu dutena.

Ikastaroa: Diaporama bat sortu: testua, irudia eta soinua. Ikastaroa.
Data: 2009ko martxoaren 21a (larunbata)
Iraupena: 6 ordu
Tokia: Hendaian, Gaztelu Zahar eskolan (hiri erdiko eskola).
Irakaslea: Nikolas Padrones, Informazio eta Komunikazio Teknologietako animatzailea eta Informatika Teknikaria da.

Informazio gehiago eta izen ematea: Diaporama bat sortu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude