Ikastetxe Nagusiko eskaintza osatzen

UEUk Ikastetxe Nagusia du Eibarren eta bertan ikastaro sorta
antolatzen dugu Udaberrian eta Udazkenean.

Une honetan, Udaberriko eskaintza prestatzen ari gara eta hori dela eta
zure laguntza eskertuko genuke, formazio eskaintza osatzeko.

Udaberriko ikastaroak martxotik maiatzera bitartean eskainiko ditugu.
Ikastaro laburrak izatea aurrikusten dugu (15-20 ordutakoak) eta
profesionalei zuzendutakoak.

Proposamenen bat izanez gero, idatzi eta atsegin handiz jarriko gara
zurekin harremanetan ikastaroaren
xehetasunak lotzeko.

Informazio gehiago:
Mari Karmen Menika
markeskoa@ueu.org
(00 34) 943 82 14 26

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude