Hainbat herri indigenetako bisita UEUn

Gaur goizean kolorez bete zaigu UEUren Ikastetxe Nagusia. Bisita izan
dugu, bisita!  Hizkuntza eta Herrien Arteko Bigarren Truke Progrma
antolatu du Garabide Kultur Elkarteak, eta datozen lau astetan Euskal
Herrian ibiliko dira
herri indigenetako hainbat ordezkari,
euskalgintzako eragileak bertatik beratara ezagutzen.
Gaur goizean,
bada, gurean izan dira, UEUn.

UEU zer den ezagutzera etorri dira hainbat herriko ordezkariak:
Guatemalako mayen ordezkariak, Ekuadorko kichwuak, Bolibiako kechwa,
kayawalla eta aymarak, Txileko Wallmapu herriko maputxeak, Paraguaiko
guaranien ordezkaria eta baita Magrebetik amazigh herriaren ordezkaria
ere.
Garabide Elkarteak antolatzen duen programa honen helburua euskara eta
euskal kulturaren garapenaren esperientziak, garapen bidean dauden
herrietako hizkuntza komunitate minorizatuetako ordezkariekin
elkarbanatzea da. Eurek ere, beren identitatearen mantentzeko eta
hizkuntzen normalizaziorako non begiratu eta non ikasi izan dezaten.

garabidekoak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude