Harrigarria, ikastaro bat BETE da!

Harritzekoa ez da ikastaro bat betetzea (ze maltzurra hori ulertu duena) baizik eta fenomeno horren abidadura!
UEUren Udako Ikastaroen historian gaur arte ez da inoiz ikastaro bat hain azkar bete.
Ikasmaterialak eta zuzentze-lana ikastaro bikaina dela ez daukagu zalantzarik, baina ez genuen espero halako harrera!
Goizeko 7.45etan hasi eta 10.53a arte 20 izen-emate jaso ditu ikastaro horrek, eta hori da onartuko den gehienekoa.

Munduko marka hautsi ote dugu? ba al dago ikastaro baten matrikula-betetze markarik?

Ikusita jendearen interesa, ikastaroa errepikatzea erabaki dugu. Hurrenez-hurren Markeskoako Udazkeneko Ikastaroetan. Beraz, izen ematea irekita utziko dugu, ikastaroan interesa daukatenen berri jasotzeko.

Sarean nahiko zabaldu da ikastaro honi buruzkoa:

  • Karrajuak azkar atzeman zion ikastaroari
  • EIZIEk ere dotore eman du ikastaroaren berri

Ea gainontzeko ikastaroek ere halako harrera indartsua daukaten!!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude