Softwarearen lokalizazioa

Softwarearen lokalizazioa itzulpenetik harantz doa. Hitzak itzultzeaz gain beste datu eta metadatu asko egokitu behar dira: datak emateko eredua, esaldien kokapena bete beharreko eremuekiko…Azken urteetan arrakasta handiz lokalizatu dira hainbat produktu euskarara. Produktu itxiak (Windows edo MSOffice) zein irekiak eta libreak (Linux, OpenOffice edo Mozilla), instalatu beharrekoak edo zerbitzari batean dabiltzanak (google edo WordPress).Lantegi honetan hainbat pertsona ibili dira, enpresen ardurapean (Elhuyar, UZEI, CodeSyntax…), komunitatetan (Librezale, EuskalGNU…) edo maila pertsonalean.

Lan horretan aritzeko ezagutza zabaltzea zein egondako esperientziak konpartitzea dira ikastaroaren helburuak.

Ikastaroa 3 egunetakoa izango da, Eibarren.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude