HIESak emakumeak nahiago ditu

Azken urte hauetan zenbait ikerketak erakutsi dute GIB/HIESaren transmisioa emakumeengan errazago gertatzen dela; horren arrazoia bio-psiko-soziala dela erakusten dute eta oinarrian dauden zergatiak aztertzea beharrezkoa da, arazoari aurre egiteko estrategiak diseinatzeko. Ondorioz, helburua da emakumeak emakume izateagatik GIB/HIESarekin duen harremanaz hausnartzea, bere errealitatea hurbilagotik ezagutu eta ulertu ahal izateko; horrek eguneroko eginkizunak erraztuko dizkigu, martxan jartzen ditugun jokabide eta estrategiak egokiagoak izango direlako.

Tailer hau egun batekoa izango da, Eibarren, uztailaren 3an, eta GIB/HIESarekin harremanetan dagoen edo interesa duen edozein pertsonari dago zuzendua.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude