Web 2.0 hemen

Maiatzaren 10ean izango da Informatikari euskaldunen VI. Bilkura.

Bilkuraren izenburua, oraingoan, Web 2.0 hemen izango da. Jakina denez, web 2.0 teknologia multzo bat ez ezik, jarrera berri bat ere bada; horregatik, seigarren bilkura honen egitarauan, bi ikuspuntuoi buruz, teknologikoari zein filosofikoari buruz, alegia, jardungo duten hizlari adituak aurkituko ditugu.

Egunean zehar aukera ezin hobea izango dugu teknologia berri hauek euskararen presentzia zabaltzeko nola erabil ditzakegun eztabaidatzeko. Hitzaldiak ez ezik, web 2.0 tresnak erabiliz izandako esperientzia aberasgarriak eta azken aldian garatu diren aplikazio berriak azaltzeko aukera ere izango da. Egunari bukaera emateko, berriz, web 2.0-ren kontrola nork duen, egon daitezkeen interes kontrajarriak eta antzekoak aztertuko ditugu mahai-inguru erakargarri batean.

Noiz eta non
2007ko maiatzaren 10ean, Donostiako Teknologi Elkartegian.

Izen ematea
Doanekoa izango den arren, ezinbestekoa izango da izena ematea. Horretarako, matrikula-epea martxoaren 15etik maiatzaren 10era arte, jardunaldiaren egunera arte, zabalik egongo da.
Jardunaldien estekan izen ematea gauzatu ahal izango duzu: Web 2.0 hemen.

Bazkaria

Bazkaria eskeiniko da, 15€.
Plaza mugatuak izango dira. Onarpena dirusarreren arabera egingo da.

Bilkuraren inguruko bloga zabaldu da unibertsitatea.net atariaren barruan.
Hona: IEB2007

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude