12. kasu praktikoa: perltsolaritza

      Lagun baten ezkontza-ospakizuna dela-eta, bertso bat idaztea egokitu zaigu. Jarri gara lanean, eta bueltak eta bueltak eman ondoren, sekula aurretik inori bururatu gabeko (ejem) bukaera etorri zaigu burura: «elkarrekin zoriontsu/bizi izan zaiteztela». Orain gainerako puntuak osatu behar. Ekin diogu lanari, baina puf, ez da uste bezain erraza, errimak falta zaizkigu bertsoa osatzeko… Eskerrak Perl
badakigun! Bat-batean otu zaigu fitxategi bat eta hitz-bukaera emanda, bukaera berdineko hitzak topatzea oso erraza dela!
      Programa badaukagu, regExpOrok.pl , fitxategia behar dugu orain. Edozeinek balio dezakeen arren, gure lanerako egokiena xuxen.txt fitxategia da, 80.000 hitz baino gehiago dauzkan hiztegia, bakoitza lerro banatan.
      Hauxe litzateke ela bukaerarekin errimatzen duten hitzak topatzeko modua (oharra: b karaktere bereziak hitzaren bukaera adierazi nahi du, hau da, hitzaren barrukoa ez dena. Honek zuriunea, puntua, koma, … adierazten du):

>perl regExpOrok.pl xuxen.txt “elab”
Adela
adela
aharkela
akuarela
albagela
aldagela

zoazkiotela
zoaztela
>

     Holako errima-erauntsirik! Ez dira pantailan sartu ere egiten. Irteera fitxategi batera birbideratzea ideia ona litzateke, ondoren fitxategia editatu eta errimak lasai begiratzeko:
 
>perl regExpOrok.pl xuxen.txt “elab” > ela.txt
 >

     Tira, ezin izango esan dugu behintzat errima faltagatik utzi dugunik bertsoa osatu gabe!


Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude