NXT gidak

Robotika kontzeptuak barneratzeko, robotak eraiki, programatu eta haiekin esperimentatzea bezalakorik ez dagoela sinetsita gaude. Printzipio horri jarraiki, ariketa ugari topatuko dituzu gune honetan.

Dena den, robotak garatzen hasi aurretik jakin beharrekoak badira. Lau dokumentutan bildu ditugu:

  • Lego Mindstorms NXT: NXT kaxa robotikoaren ezaugarriak (hardwarea eta firmwarea).
  • NXT roboten programazioa: ze tresna behar ditut robotak programatzeko? Non lor ditzaket? Tresnak instalatu eta erabiltzen ikasteko gida (Windows eta Linux).
  • NXC gida: NXC (Not eXactly C) programazio-lengoaia erabiliko dugu robotak programatzeko. Lengoaiaren ezaugarri garrantzitsuenak biltzen ditu dokumentu honek.
  • NXC APIa: sentsore eta eragileekin lan egiteko NXC funtzioak. Robotak programatzerakoan eskura izatea komeni da.

Robotak eraiki eta programatzen hasi aurretik, komeni da goiko dokumentuak arretaz irakurtzea.

Ikastaroa emateko erabilitako materiala (aurkezpenak):

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude