Janari bila

Basoko bizimodua ez da erraza: egunero janari bila atera behar, elikagai eta pozoiaren artean ezberdintzen ikasi, lehiakideei aurrea hartu, amildegi arriskutsuetatik erori gabe ibili… biziraupenak pertzepzio eta akziorako gaitasun finak eskatzen ditu.

Robotak jarriko ditugu biziraupenerako lehia gogor horretan. Basoa, marra beltzez zehaztutako eremuaren barnealdea izango da. Kontuz, marra beltza zeharkatuz gero akabo! Amildegitik behera joango litzateke robota.

Basoan janaria topatu behar du robotak. Adi baina, kolore berdekoa elikagai ona den aren, gorria pozoia da.

Robotaren egitekoa ahalik eta elikagai gehien biltzea izango da. Bi modutara egin dezake: bata topatutako janaria zuzenean marra beltzetik kanpora ateraz; eta bestea, zailagoa, etxean (irudiko karratu urdina) utziz bildutakoa.

Puntuazioa:

  • Marra beltzetik kanpora ateratako janari (berde kolorekoa) bakoitzeko: 2 puntu.
  • Abiapuntuko karratuan utzitako janari bakoitzeko: 4 puntu.
  • Bildutakoa (marratik kanpo edo karratuan) pozoia bada: -4

eremua3 minutu iraungo du biltzeak. Puntu gehien lortzen duen robota izango da irabazle.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude