Kafeteritza

Hanka sartzeak
Mila aldiz entzun eta irakurri izan dugu, ikasleek azterketetan jartzen dituzten astakeriak. Bai irakasleek gutaz barre egiteko erabiltzen dituzte eta inguru osoan jakinarazi ohi dute. Akats barkaezinak direla eta ez direla.
Kontua da, gure karrera horretan ere badaudela irakasle batzuk akats barkaezinak izaten dituztenak. Euskaraz ikasten dugula pentsatzen da eta gure irakasleek euskaraz ere badakitela jo dezagun beraz. Euskaraz badakitela suposatzen bada, zergatik egiten zaizkigu beraien klaseak ulertezinak? Hona hemen bi ordutan entzun behar izan genituen perla batzuk:
- Jo bat egin diot.
- Gezurtzen zatzaizkio.
- Irailaren 11ketakoa.
- Badakizu bibolina jokatzen?
- Soriontasunes nais.
- Ahal dut eduki beste helburu!
Ni ez naiz hasiko hemen irakasleen izen abizenak idazten, nahiago dut izena anonimotasunean gorde. Etorkizuneko kazetariek irakasle honen  hizkera hau eredutzat hartuz gero, euskal kazetaritzaritzaren etorkizuna ez nuke esango oso ona izango denik.
Gero ikasleen hanka sartzeak azaltzen dira komunikabideetan. Irakasleen maila ikusita, nondik etortzen diren esatera ausartuko nintzateke...

5 axola
Erbinnuriaren aztarnak jarraituz, niri ere tokatu zait idaztea. Niri buruzko bost sekretu, edo jendeak ez dakizkien gauz horiek idazten ditut. Egia esan, jendeak gero ze pentsatuko duen 5 axola.
1.- Txikitan, etxeko ganbaran mamuak zeudela pentsatzen nuen. Amak arropak zabaltzen zituen bertan eta zerbaiten bila igotzeko esaten zidanean, hartu beharrekoa hartu eta korrika jeisten nintzen. Ustez norbait nuelako atzetik.
2.- GR5 bertso bidean, Hernaniren aurka kantatzea egokitu zitzaidan. Hiru puntuak erantzuteko altxa nintzen. Lehenengo puntua jarri zidaten, "Bertsolari ugari badago munduan." Nire erantzuna ez dut gogoratzen baina beste bi aldiz erabili nuen munduan hitza errimatzeko. Eseri eta ondokoari galdetu nion, "Lehenengoan poto egin dut ezta?" "Keba! Kriston erantzuna izan da" Oiartzungo hirugarren kideari galdetu nion eta esan zian "Bai, ta gañea bi aldiz!" Momentu hortan mundua gainera etorri zitzaidan (bertsotan jarraitzea merezi ote zuen ere galdetzen nion neure buruari) eta ordutik bertso eskolakoak beldurtu egiten dira oin erabiltzen entzuten banaute.
3.- Bost urte nituela edo jarri zuten gure etxean telefonoa. Nobedadea izan zen niretzat, eskolako lagun guztiek bazekitelako zein zen etxeko telefono zenbakia eta nik ez. Nire aitak Jose Inazio izena du, baina nik ez nekien Iñaki ere baten batek deitzen zionik. Bost urterekin Iñakirengatik galdetzen zutenean, "Ez da hemen bizi" esan eta kolgatu egiten nuen. Amak gero azaldu zidan zergatik deitzen zioten horrela.
4.- 12 urterekin ikasi nuen igerian. Prozesu nahiko traumatikoa izan zen. Oiartzungo kiroldegia zabaldu zuten urtean hasi nintzen ikastaroak egiten. Hantxe ibili nintzen hilabetez lau urteko neska mutikoekin igerilekuan, okerrena amak izaten ziren. Kafetegiko krsitaleratik begira egoten zirenean.
5.-  Orain sei urte, apendizitisa izan nuen. Gau erdian operatu ninduten, baina ingresatzeko ez zegoen lekurik ez ospitalean ezta residentzian ere. Gela bakarra zegoen libre, zaintza psikiatrikoko sailean. Ez dakit patua izan zen edo ez, baina hantxe egin nituen hiru egun.
Hona hemen nire meme-a idatzitako gauzak nahiko gaindituta ditut, beraz pentsatzen duzuenak 5 axola. Nik txanda, Julen Zelaietari, Pettiri eta Farrukitori pasatzen diet.

Denboralea
Baten batentzat denboralea elurra egiteari utzi zioenean bukatu zen. Baina inor ez zen gogoratu ikasleak oraindik denborale gogorrenaren zain geundela. Pasa da, eskularrurik, bufandarik, txapelarik eta katiuska gorririk gabe harrapatu ninduen denborale honek. Bai atzo bukatu nituen azterketak, bi aste eta erdi horiek luze egin zaizkit, oso luze, baina bukatu da. Animo oraindik azterketetan zaudeten guztiei,  nik bukatu ditut eta ze esatea nahi duzue!...
Elurra baino beltzagoa izaten da garai hau eta eskerrak pasa den. Nik behintzat aurrera begira jarri naiz, kalabazak saltzen aberasteko.

Etxe mina II
Orain gutxi iritsi naiz Oiartzuna, Donostian nengoela amak deitu dit.
"Mirari, zatoz azkar etxera igotzeko, seguruena oinez joan beharko dugu
eta."

Autobusa hartu eta azkar herrira, baina hemen berri ona. Osaba etorriko
da bere todoterreno dotorean gure bila. Horrek gauzak errazten ditu,
asko erraztu gainera. Pentsatzen aritu naiz eta nire burua imajinatu
dut, apuntez betetako bi motxilarekin zortzi kilometro maldan gora eta
katiuska gorririk gabe. Arnas estuka eta elurra madarikatzen.

Hori gutxi balitz asteburuan elur gosez daudenei tabernan serbitzen.
Orain gogoratu dut zergatik ez zaidan elurra gustatzen, buruhausteak
besterik ematen ez dizkidalako eta nire azterketak zelaiak bezain txuri
entregatzeko probabilitatea haunditzen duelako.

Etxe mina tokitan geratzen zait orain, Oiartzundik zortzi kilometrotara hain zuzen ere.

Etxe mina
Elurra, elur txuria eskiatzaileentzat, elur beltza errepidean dabiltzanentzat. Bi aurpegi ditu elurrak, goitik behera jauzten diren bi aurpegi. Malutaz-maluta etortzen dena, malutaz-maluta batzuen desirak betetzeko bidean, malutaz-maluta besteren amets gaiztoa bihurtzeko.
Niri sekula ez zait elurra gustatu, elurraren erruagatik eskolarako bidearen zati bat oinez egin behar izaten nuen eta. Eskolara joan gabe ere geratu izan naiz, autobusak ezin zuelako igo gure bila.
Atzo ordea elurra falta zitzaidan. Bilboko pixuan leihotik begira mendi puntak soilik zeuden txuritua. Bihotzeraino halako tristura bat etorri zitzaidan, etxean nola egongo nintzen pentsatuz. Ahizparekin hitz egin nuen telefonoz eta ez omen zen eskolara joan, ahizpa txikienak eta lehengusinak lau kilometro egin zituzten oinez autobusa hartzeko. Eta ni Bilbon, Pikoketatik urrun.
Burura etorri  zitzaizkidan txikitan elurretarako erabiltzen nituen katiuska gorriak, aitak traktorearekin bidea nola garbituko zuen, etxeko suari zenbat ikatz sartzen zaion elurra egiten duenean, etxe ondoko zelaietako eski pista inprobisatuak, amaren errietak esku larru gabe ibiltzen ginelako...
Eguraldiak horrela jarraitzen badu ez dakit etxera bueltatzeko aukerarik izango dudan aste honetan, gainera orain ez dut katiuska gorririk. Baina etxe minak eramango nau Pikoketara. Etxe min beroa baita elur hotzaren aurka.

Santo Tomas
Santo Tomasak badute fama, Bilbon eta Donostian. Bilbon bizita bertan geratzea zela onena esaten zidaten bertako lagunek. Kuadrilakoak aldiz Donostiara joateko, giro onena bertan egoten delako. Baina azkenean ez batera eta ez bestera, Azpeitira joan nintzen Santo Tomasak ospatzera. "Zergatik?" izango da askoren galdera. Esan bezala Bilboko eta Donostiko Santo Tomasek badute fama, baina Azpeitikoak dutena xarma da.
Sekula izan gabea nintzen eta berriz bueltatzeko asmotan joan nintzen etxera. Ezagutu nuen jendea zoragarria, oiartzuar batek ze egiten zuen Azpeitian ezin zuten ulertu...
Baina atzo ez nitzen bakarrik joan, lagun batekin joan nintzen. Beno laguna baino gehiago zarela esan nizun atzo. Irakurtzen baduzu badakizu zu zarela eta astelehenean egongo garela.

Olentzero maitea,
Badakit lanpetuta zabiltzala eta azken orduan idazten ari naizela, baina nire gutuneko eskariak ez dira astelehenean ekarri beharreko horietakoak.
Saitu zaitez ni bihar unibertsitatera joateko modua egiten, astoa bidaltzen badidazu ere eskertuko dut.
Datorren astetarako da nire eskaria, otsaila erdirainokoa edo. Ekarri niri eta ni bezelako ikasleei gabonetan ikasteko gogo pixka bat (gehiegi izan gabe). Ikasteko gogorik ez badiguzu ekartzen ere berdin du, baina kontuan hartu urtarrilean azterketak ditugula... Beraz ikasteko gogoa ez bada, irakasleei oparitu ikasle guztiak gainditzeko beharra. Horrela denak gustora egongo gara, bai ikasle eta irakasle.
Azken gauza bat ere eskatu behar dizut, hau otsailerako da. Bai, badakit ez duzula otsailean lanik egiten, baina behar unibertsal bat kendu nahi digutela entzun dut. Ez utzi mesedez Leioako Kafetegi Nagusia ixten. Zurrumurrua bakarrik da oraingoz, baina egun hori inoiz ez iristea eskatzen dizut. Unibertsitateko ikasleen ikur eta erreferentzia bakarra itxitzen badute gureak egin du. Kafetegia baita azken finean unibertsitatera joateko motibazioetako bat, bakarra ez esatearren. (Nahiz eta Bizkai Bus motibazio hori zapuzten saiatu). Leioako ikasleak umezurtz utzi nahi gaituzte negu gorrian eta Kafeteritza etorkizunik gabe.
Olentzero mila esker aldez aurretik. Ikasle asko egongo gara urtarrilean zure zai eta ikasle pixutako ateetan ardoa jarriko dizugu gure eskariak betetzeko indarra har dezazun.

Nahi eta ezin
Aste honetan hartuko ditugu unibertsitatean gabonetako opor preziatu horiek, batzuk ostegunetik hartuko dituztenak Santo Tomas dela eta ez dela. Baina Bizkai Buseko langileek greba egingo dutelako ere hartuko ditu batek baino gehiagok lehenago oporrak.
Ez dut ukatuko gutxitan joaten naizela unibertsitatera, baina kasualitatez, ostegun honetan Leioara joan beharra daukat. Kasualitatez ostegun honetan egingo dute egun guztiko greba eta nik ez dut Bilbotik Leioako campusera igotzeko baliabiderik. Gutxienez zerbitzu minimo batzuk jarriko balituzte! Gero irakasleak kexatu egiten dira klaseetara ez garelako azaltzen. Normala edo kasualitatea?  Horretara bultzatzen gaituzte!
Kasualitatea, behin joan nahi eta ezin!

"Durangotitisa"
Azken asteotan somatzen den kontua da. Komunikabideetan behin eta berriz esaten ari dira. Bihar izango du lehen eguna Durangoko disko eta liburuen azokak. Denean somatzen da "Durangotitisa", urtero garain honetan harrapatzen gaituena. Liburuak alde batetik, liburuak bestetik; diskoak alde batetik, diskoak bestetik; aurkezpenak alde batetik, aurkezpenak bestetik. Kaztetariak prentsaurrezkoz-prentsaurreko ibili dira nobedadeen xehetasun guztiak ondo biltzeko, ez baita nolanahiko zita Durangokoa.
Jendez lepo egoten da Landako erakustazoka, denek erosten dute beti zerbait, norberarentzat ez bada oparitzeko eta oparitzeko ez bada norberarentzako. Urtean zehar libururik usaindu ez duen hori ere bertan egongo da, poltsa liburuz lepo duela.
Inork gutxik jakingo du ordea, Landakoko erakustazokako azokaz gain, Durangoko Sapuetxe gaztetxeak azoka alternatibo bat ere antolatzen duela. Gaztetxean bertan kokatzen dute eta azoka ofizialean lekurik ez duten produktuen saltoki izaten da.
Badakizue eta nik esan gabe ere jakinaren gainean egongo zineten, (komunikabideekin harremanik baduzue behintzat) abenduaren 6tik 10era bitartean Durangoko disko eta liburuen azoka. Bai Landakon eta baita Sapuetxen ere.

Mundu berri bat
Mundu berri bat deskubritu dut azken bi hilabetetan. Sekula edo gutxitan ikusi izan dudan mundu berri bat. Egunero aldatzen dena gainera, egunero gauza berri bat deskubritzen didana, egunero gauza desberdin bat ekartzen didana. Batzutan triste, bestetan alai, batzutan hotzak, bestetan bero. Gehientsuenetan zaratatsu, baina isiltasuna izaten du lagun.
Deskubritu dudan mundu berri hori bi errailen gainean joaten da, tunel ilunetatik igarotzen da, beti argiaren bila. Gauez gainera deskubritu dudan mundu hori bikoiztu egiten da, isla soilik dela pentsatu izan dut baina ez da ala.
Aurkitu dudan mundu berri horren izena trena da. Egunero ibiltzen naiz trenez eta egunero izaten da pasadizoren bat. Nahiz eta askotan lo hartu, egunero sentitzen naiz mundu berri horren biztanle eta batzuetan bidaiak horrek egiten ditu labur, mundu berri baten parte sentitzeak.