Unibertsitatea.Net

Blog komunitatea   Sar zaitez blogera

2008/11/21 14:29:16.294 GMT+1

Azterketen ondoren Kuba

Lanbide zikloetan ikasten gabiltzanak azterketa garaia dugu hau. Aste honetan lau egin ditugu eta azkena asteartean izango dugu.
Azterketa egunetak denak ibiltzen gara aztoratuta eta asteburuan pixkat lasaitzeko aukera izango dugu.
Gure klasekide batek astelehenean hartuko du Kubarako hegazkina. Bi hilabeterako doa irla bizikletan zeharkatzera. Hori da azterketak bukatu dituzulako egin daitekeen gauzarik onena. Gaur agur esan diogu denok inbidiaz.
Baina tira ni ez naiz egokiena horretaz kexatzeko. Ez da hau irakurtzen duzuenei inbidia emateagatik, baina ni, (bai, Mirari) abenduan joango naiz Kubara. Ez da azterketak bukatu eta bereala, baina bai, ni ere azterketen ondoren Kuban izango naiz gabonak pasatzen.
Olentzero joaten al da Habanara?????

Nork: martiarena.2008/11/21 14:29:16.294 GMT+1
Etiketak: azterketak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Irudian agertzen diren letrak idatzi beheko kutxan. Spammerrei aurre egiteko CAPTCHA metodoa da hau Captchas.net zerbitzuari esker



bisitari