San Telmoko artxibo preziatuak

Baditu bai urte batzuk Donostiako San Telmo museoak. Nire haurtzaroko oroitzapen nagusia, goiko solairura igo eta lurrean sorginkeria zegoena da. Izan ere, lurrean egurrezko parketa zegoen, eta aurrera zuzen begiratu, eta marrazki bat egiten zuten zur zatiek. Jira egin atzekoz aurrera, lurrera begiratu berriz ere, eta beste bat da marrazkia!

Kontua da, bertan kutxa altxor handia dagoela, eta hauek bezain garrantzitsua nahiz tamainan txikiagoa izan, kutxagaineko liho brodatuak.

Ordu batzuk eman nituen marrazkian ateratzen orri milimetratuan gero neronek egin eta etxekoan jartzeko. Hara:


Baina ni baina argiagoak diren Eva M. Elorza eta Mariasun de Mingolarrak liburu batera ekarri zituzten: Etxerako Linuaren Bordatuak Goierri eta Tolosaldean. San Telmo Museoaren Bilduma eta bertan duzue altxorra bilduta, nahi duzuen modura erabili eta artelanak egiteko. Merezi du!

Ikusi nik egin dudanarenaren eskema:

Nor animatzen da egiten?

Iruzkinak (1)

  • Jon Urbistondo Aristi says:

    Nik liburu horretako zenbait egin ditut baina kolorea sartuz, gehienetan.
    Baita ere sartu ditut ,zerrendaren zentruan neuri burututako hainbat gauza, adibidez, ekingo saldu bat.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude