Kontua da, pasioan nenbilela dagoeneko plantina ederra dagoela ikusi eta xarabea egiteko hartu dudala. Plantina zer den? ba honako belar hau, plantaina duena izen zuzena. Ikus:

Bai, arrunta oso, edozein bazterretan topa dezakeguna. Bada honekin egindako xarabea oso ona da barrena garbitzeko, indarberritzeko, mukiak botatzeko, eztarrirako,...
Aukera gehiago ere badaude plantinarekin egiteko baina gaurkoan xarabea azalduko dizuet, hori egin dudalako.
Horretarako, plantina bildu ez errepide bazterrean ez eta erreka bazterrean ere, kontaminatuta egon daitekeelako eta orduan egin diezagukeen mesedea ez da hainbestekoa. Errebide bazterretako belar eta loreak oso ederrak egon ohi dira, baina ez bildu! kotxeek botatako berunak eraginda da eta ez dugu gure barrenera berunik eraman nahi.
Beno ba, bildu dugu plantina ederra eta pisatu egiten dugu eta ontzi batean sartzen dugu bildutako plantina, azukre beltza plantinaren pisuaren erdia eta eztia beste hainbeste eta ur pixka bat.
Su txikitan egosi. Itzali eta beratzen utzi gau guztia.
Hurrengo goizean berotu, iragazi eta kristalezko poto txiki eta garbitan sartu.
Listo!
Idatzi artikulu bat