2008/09/24 11:08:22.647 GMT+2
Oraindik ezin sinistuta nago.
Semea etorri zitzaidan atzo galdezka, eta afaltzeko jan zuen arrautza zein zenbakikoa zen.
Nire erantzuna: einnnnnn?
Bai ama, arrautzetan, iraungipen dataren aurretik, lehenengo zenbakia, 1, 2 edo 3 izan ohi da eta honako esanahi hau du:
1: aske dabilen oiloak jarritako arrautza
2: erdi aske erdi kaiolatuta dabilenarena
3: kaiolatutako oiloarena
eta berak, oilo askearenak nahi dituela jan.

Gure etxekoak begiratu ditut, eta ez dute inolako zenbakirik, ahal dudan guztietan baserritarrei erosten baitiet, eta hauek itxuraz ez dira arrautzetan zenbakiak jartzen ibiltzen.
Oraindik ezin sinistuta, joan naiz dendara, begiratu ditut arrautzak eta BAI! zenbakia dute.
HAU DA HAU MARKA!
Nork: Marimoko.2008/09/24 11:08:22.647 GMT+2
Etiketak:
askatasuna
arrautza
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2008/03/12 20:40:55.946 GMT+1
Gu gazte ginela behintzat, honela genion soka-saltoan genbiltzala arin-arin sokari eragin eta salto egiteari.
Ez
dakit nola eta zergatik, jardunean geundelako seguru-aski gizona eta
biok kafetegi batean, kafe kikara parean edo txokolatea txurruekin
aurrean genuela (ez dut oso ondo gogoan), derrepentean etorri zitzaidan
gogora: BIKOAK!
Nola? gizonaren erantzuna. Gizarajoa zoratuta dut. Nik uste dagoeneko nire pentsamendua ulertzen hasia dela.
Honela bada hasi nintzaion sokasalto mota honen berri ematen eta hara! bikoak euskaraz bi aldiz esan nahi du!!!!!!!!!!!!
Ez,
ez nago guztiz jota. Kontua da, hitz hau nik erdarazko testuinguruan
jaso nuela eta horregatik pentsatzen nuen erdarazko hitza zela,
gaztelerazkoa, eta ez nion zentzurik topatzen. Horregatik iruditzen
zitzaidan zaila azaltzea sokasaltoan bikotara ibili ez zenari zer zen
azaltzea, eta horretan nenbilela argia piztu eta zer izango da bada
bikoa, bi salto aldi berean ematea sokan, baten tokian.
Misterio bat gutxiago nire bizitzan
Nork: Marimoko.2008/03/12 20:40:55.946 GMT+1
Etiketak:
jolasak
hitzak
sokasaltoa
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2008/03/03 20:06:04.242 GMT+1
Eguraldi honekin guztia loratzen ari zaigu, ez ez ote den alferrik galtzen guztia oraingo hotzaldiarekin!
Kontua da, pasioan nenbilela dagoeneko plantina ederra dagoela ikusi eta xarabea egiteko hartu dudala. Plantina zer den? ba honako belar hau, plantaina duena izen zuzena. Ikus:

Bai, arrunta oso, edozein bazterretan topa dezakeguna. Bada honekin egindako xarabea oso ona da barrena garbitzeko, indarberritzeko, mukiak botatzeko, eztarrirako,...
Aukera gehiago ere badaude plantinarekin egiteko baina gaurkoan xarabea azalduko dizuet, hori egin dudalako.
Horretarako, plantina bildu ez errepide bazterrean ez eta erreka bazterrean ere, kontaminatuta egon daitekeelako eta orduan egin diezagukeen mesedea ez da hainbestekoa. Errebide bazterretako belar eta loreak oso ederrak egon ohi dira, baina ez bildu! kotxeek botatako berunak eraginda da eta ez dugu gure barrenera berunik eraman nahi.
Beno ba, bildu dugu plantina ederra eta pisatu egiten dugu eta ontzi batean sartzen dugu bildutako plantina, azukre beltza plantinaren pisuaren erdia eta eztia beste hainbeste eta ur pixka bat.
Su txikitan egosi. Itzali eta beratzen utzi gau guztia.
Hurrengo goizean berotu, iragazi eta kristalezko poto txiki eta garbitan sartu.
Listo!
Nork: Marimoko.2008/03/03 20:06:04.242 GMT+1
Etiketak:
sendabelarrak
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2007/11/27 21:03:08.894 GMT+1
Aupa:
gaurkoan, unibertsitatean erakusten ez diguten horietako gauza erabilgarri edo horrelakoren bat erakustera natorkizue gortina bat, edo errezela, txintxo eta fin esanda, edo
kurtina, unibertsitatetik pasa gabeko gure amonak esaten zuen bezala.
Baduzuela oihal zati argi bat? (beti ere argia pasatzen uztea nahi baduzue, bestela lodia edo koloreduna hartu), hari mataza baten ondarrak? Hara nik horrelakoekin bukatu nuena aurreko baten:

Nik ez nuen leiho guztia estaltzea nahi, argia sartzea nahi nuelako eta aurrean dudan iratzea ikusi nahi nuelako, hara:

izan ere hezetasuna ez omen da oso ona, baina iratze hau poz-pozik dago. Honela, sukaldean nabilela begira egoten natzaio.
Puntilaren berri nahi badu norbaitek, esan eta azalduko nola egin, konforme? Beno, puntilari
parpaila esan behar omen zaio, baina horrela paparra puztuta duen oilar harroaren adiera hartzen diot hitz horri eta egia esan, harro xamarra bada ere gaurkoan erakutsi dizuedana, kolorinetan gainera, bueno, arinago ateratzen zait puntila hitza.
Zergatik ez dituzte eskolatan, unibertsitatean edo nonbait erakusten benetan erabilgarriak diren edukiak?
Nork: Marimoko.2007/11/27 21:03:08.894 GMT+1
Etiketak:
gortina
eskulan
puntila
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2007/11/26 21:15:49.830 GMT+1
Hori omen da dentistaren izena dotore moduan esanda. Gaur haienean izan naiz eta aitortu beharra
izuikaratuta joaten naizela beti. Hori bai, lasai plantak egiten ditut, baina halako tentsioa izaten dut aulki gainean jarri orduko, hurrengo egunean ajeak izaten ditudala gorputz guztian, baina hori bai, hortzak txukunak gero!
Begira:
Nork: Marimoko.2007/11/26 21:15:49.830 GMT+1
Etiketak:
odontologia
dentista
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2007/11/18 23:52:58.555 GMT+1
Baditu bai urte batzuk Donostiako San Telmo museoak. Nire haurtzaroko oroitzapen nagusia, goiko solairura igo eta lurrean sorginkeria zegoena da. Izan ere, lurrean egurrezko parketa zegoen, eta aurrera zuzen begiratu, eta marrazki bat egiten zuten zur zatiek. Jira egin atzekoz aurrera, lurrera begiratu berriz ere, eta beste bat da marrazkia!
Kontua da, bertan kutxa altxor handia dagoela, eta hauek bezain garrantzitsua nahiz tamainan txikiagoa izan, kutxagaineko liho brodatuak.
Ordu batzuk eman nituen marrazkian ateratzen orri milimetratuan gero neronek egin eta etxekoan jartzeko. Hara:



Baina ni baina argiagoak diren
Eva M. Elorza eta
Mariasun de Mingolarrak liburu batera ekarri zituzten:
Etxerako Linuaren Bordatuak Goierri eta Tolosaldean. San Telmo Museoaren Bilduma eta bertan duzue altxorra bilduta, nahi duzuen modura erabili eta artelanak egiteko. Merezi du!
Ikusi nik egin dudanarenaren eskema:

Nor animatzen da egiten?
Nork: Marimoko.2007/11/18 23:52:58.555 GMT+1
Etiketak:
kutxa
telmo
museo
san
josketa
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2007/09/21 15:43:58.320 GMT+2
Marimoko nauzue; jostun-lanak aspaldian gutxietsita daudelakoan, unibertsitate zein unibertsitatez beherako ikasketetan honen garrantzia aldarrikatzera natorkizuena.
Izan ere, nire josketako andereñoak, Maite, honela esaten zigun:
hara! oraingoan ere la hebra de Mari Moco, que cosió siete camisas y le sobró un poco
Nolanahi ere ez dut oraindik ikasi hari laburrarekin josten, herri santu honetan asko dago eta josteko eta konpetentziak gora eta konpetentziak behera gabiltzan honetan, nor izateko, elkarrekin bizitzeko, eta abar, josten jakiteak ez al du ikaragarrizko garrantzirik?
Beno, saiatuko naiz josketaren adiera luze-zabalean jarduten bai eta ariketa praktikoak ere proposatzen eta nire esku daudenak behintzat erakusten, zuenekin truke egiteko asmotan.
Batzuk hasi dira dagoeneko garai batean zabaldu ziren ziber-kafearen eredua hartuta, eskulanen topaketak kafetegietan egiten. Blogak ez dira bada gutxiago izango, zer arraio!
Ekingo diogu behintzat, ea zer irteten den.
Nork: Marimoko.2007/09/21 15:43:58.320 GMT+2
Etiketak:
unibertsitate
josketa
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
Hurrengoak