LIHMT-2011 bilkura: Informazio linguistikoa itzulpen automatiko hibridorako.

Ixa taldea eta Bartzelonako TALP zentroa lankidetzan aritzen gara workshop bat antolatzeko itzulpen automatikoari buruz:
Using Linguistic Information for Hybrid Machine Translation
(LIHMT-2011).

Workshop hori Bartzelonan izango da azaroaren 18an, eta artikuluak bidaltzeko epea irailaren 9raino zabaldu da. http://ixa2.si.ehu.es/lihmt2011/

OpenMT-2 proiektuaren barruan egiten ditugun lanak zabaltzea eta kontrastatzea dira gure helburu nagusiak.