Eskaintzen ditugun masterrak eta itzulpengintzako graduondokoa

Ixa Taldeak bi master eta graduondoko bat eskaintzen ditu datorren ikasturterako.
Ingeniarientzat, filologo-linguistentzat eta itzultzaileentzat dira.
Orain da matrikulatzeko garaia:
HAP-LAP_Bideo_collage

Bideoa: HAP-LAP masterreko protagonisten iritzia

Hizkuntzalari Euskaldunen I. Topaketa

Arrakastatsua izan da Hizkuntzalari Euskaldunen I. Topaketa. UEUko Hizkuntzalaritza Sailburuak diren Itziar Aduriz eta Ruben Urizar IXAkideek balorazio oso positiboa egin dute bilkuraz.

Lau izan dira bilkuran Ixa Taldearen aldetik aurkeztu diren lanak:

  • Euskarazko testuen sinplifikazio automatikoa. Itziar Gonzalez Dios
  • EPEC corpusa predikatu mailan etiketatzeko eta ustiatzeko oinarriak: BVI, EPEC-RoISem eta e-ROLda. Ainara Estarrona
  • Ezagutza linguistikoa Ingelesa-Euskara itzulpen automatikoko sistemen garapenean. Nora Aranberri
  • BASYQUE: hizkeren arteko aldakortasun sintaktikoa aztertzeko aplikazioa. Gotzon Santander, Xan Aire, Larraitz uria eta Ricardo Etxepare (CNSR-IKER / UPV-EHU, IXA)

Zorionak, hizkuntzalariok!

Edurne Elizondoren albistea Berrian
(Arg.: A. Canellada, ARP)