Ikastaro osagarria: Hizkuntz ingeniaritzaren arloko aplikazioak (Matrikulazio epea luzatuta)

HAP masterretik ikastaro hau zabaldu dugu publiko orokorrarentzat:

Hizkuntz ingeniaritzaren arloko aplikazioak.
Eskola saioak Hizkuntzaren Azterketa eta Prozesamendua masterreko saioen azpimultzo bat dira, aplikazio praktikoekin lotuta daudenena (itzulpen automatikoa, informazio-bilaketa, hizkuntzaren ikaskuntza…

Matrikulazio-epea/Plazo de matricula:  Urtarrilaren 12tik 23ra/ Del 12 al 23 de enero Urtarrilaren 12tik Otsailaren 7ra / Del 12 de enero al 7 de febrero
Idazkaritza amaia.lorenzo@ehu.es / patxi.salinas@ehu.es
Informazio teknikoa: montse.maritxalar@ehu.es
Loturak:

diptikoa-ikastaro-osagarria-Aplikazioak_1

diptikoa-ikastaro-osagarria-Aplikazioak_2

2012ko hizkuntzen teknologien datuak (LANGUNE)

Langune2012

 

LANGUNEk, Hizkuntzen Industriaren alorreko Euskal Herriko enpresen elkartea, 2012ko txosten sektoriala plazaratu berri du.

 

Txostenaren arabera, 2012. urtean sektoreko enplegua mantendu egin da (%0,2an baino ez da murriztu) eta fakturazioa %1,8an handiagotu da.

 

Hizkuntzen Industrien inguruan 4.995 langile daude Euskadiko Elkarte Auronomikoan egun, eta 2013rako aurrikuspena apur bat handitzea da 5.045 enplegu lortu arte.

 

Langune2012_Fakturazioa2

 

 

 

 

Sektoreak 276 miloi euro fakturatu ditu 2012an. Irudian ikus daiteke lau segmentuetako bakoitzean aurreko urtearekin izan den aldaketa.

 

 

 

Txostenean agertzen diren beste datu batzuk ere LANGUNE elkartearen webgunetik lortu daitezke.

Gora doa Hizkuntzen Teknologia, 37 bazkide hauek biltzen dira Langune elakrtean:

Langune_Kideak