SALTMIL nazioarteko zientzi elkartea da, bere helburua hizkuntza
"txikietan" teknologiaren erabilera bultzatzea da, hizkuntza "handiekin" duten
aldea murrizteko edo. SATMILek aurten saio berezi bat antolatzen du
Interspeech2007 kongresu handiaren barruan, eta oraintxe zabaldu du
lanak bidaltzeko deia. Erne beraz, zerbait bidali nahi baduzu.
SALTMIL elkartea (Speech And Language Technology for Minority
Languages) hizketaren tratamendu automatikoa lantzen duen nazioarteko
elkarte nagusiaren barruan dago, helburu bereziko azpitaldea da hor (ISCA,
International Speech Communication Association), baina testua lantzeko
teknologia ere sartzen du bere helburuetan: "ikerketa eta
garapena sustatzea hizketaren eta hizkuntzaren teknologietan
gutxiago erabiltzen diren hizkuntzetarako".
Gatza eta errotatxoa
('salt' eta 'mill') izan nahi du SALTMIL elkarteak, gatza bizigarri izateko,
errotatxoa baliabide gutxikoari finago eta errazago eskain ahal izateko.
Normalean bi urterik behin workshop bat antolatzen du elkarte horrek
LREC kongresuaren barruan (1998, 2000, 2002, 2004, 2006), baina aurten
ez-ohiko saio berezi hau ere antolatzen du.
Aurtengo saio bereziaren gai nagusi gisa "software librea" aukeratu da, baina
orokorrean baliabide gutxiko hizkuntzen ahalegin teknologikoa sustatzen
duten lanak ere onartuko dira. Martxoaren 23.era arte duzu epea zure ekarpenaren berri bidaltzeko.
2007/02/05 12:45:03.990 GMT+1
SALTMIL: Baliabide gutxiko hizkuntzen ahalegin teknologikoa sustatzen
Nork: ixa.2007/02/05 12:45:03.990 GMT+1
Etiketak:
ht-eragileak
ht-deialdia
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
Idatzi artikulu bat