Unibertsitatea.Net

Blog komunitatea   Sar zaitez blogera

2006/11/16 16:53:44.795 GMT+1

Ikerketa-zentro berri bat: Yahoo Bartzelona

Yahoo-k zabaldu berri du ikerketa-zentro bat Bartzelonan. Ikergaia, noski, informazioaren bilaketa da (IR, Information Retrieval).  Pompeu Fabra Unibertsitatea eta Generalitatearen laguntzarekin antolatu dute.

Pompeu Fabra Unibertsitateak urtarrilean zabaldu zuen berria, baina zentroa urrian jarri dute martxan eta horrela azaldu da prentsan. Orain arte horrelako hiru zentro zituen Yahoo-k, bi Kalifornian (Silicon Valley eta Berkeley) eta bat New York-en.

Zentroaren zuzendaria Ricardo Baeza-Yates ikerlari txiletar ospetsua da. Hasieran 12 ikerlari kontratatu dituzte, baina 80 izateraino heldu nahi dute. Kontratatu berri horietako bat Jordi Atserias da. Jordi gure ezaguna da, urrian tesia Donostiako Informatika Fakultatean defenditu zuelako, eta Opentrad proiektuan lan egin duelako Freeling-en espainieraren analizatzailea egokitzen.

Bestetik, Yahoo-k egiten duen lan-eskaintza orokorrean honelakoak ikus daitezke:
"We are looking for outstanding Research Scientists [...] of these disciplines: information retrieval, computational linguistics, machine learning, [...] and human-computer interaction/user experience"
Pozgarria da guretzat ikustea Hizkuntza-Teknologiaren inguruan ikerketa bultzatzen dela, eta Web bilatzaile nagusiek hizkuntzalaritza konputazionaleko teknikak ere kontuan hartzen dituztela.
 

Nork: Ixa Taldea, Kepa Sarasola.2006/11/16 16:53:44.795 GMT+1
Etiketak: ht-eragileak ht-proiektuak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Irudian agertzen diren letrak idatzi beheko kutxan. Spammerrei aurre egiteko CAPTCHA metodoa da hau Captchas.net zerbitzuari esker



bisitari