Ixa Taldeak 25 urte betetzen ditu (#ixa25)

Lanean gabiltzala 25 urte betetzen ditugu aurten Ixa taldean. Datorren asteko asteazken eta ostegunerako ospakizun pare bat antolatu ditugu: AZAROAK 6 (15:30) Informatika Fakultatean, irekia nahi duten guztientzat Hitzaldia: “The role of Computational Linguistics In Language Engineering – with examples from a task of inferring tumour staging from imaging reports” Jon Patrick  (Health Languages Laboratories […]

Atro Voutilainen-en hitzaldia. Zuhaitz-bankua finlandierarako.(2011/06/08)

Finlandieraren prozesamendua betidanik izan da erreferentzia sendoa IXA taldearentzat. Horrela, euskararen analizatzaile morfologikoa eta analizatzaile sintaktikoa egin genituenean Finlandian sortutako “bi mailako formalismoarekin” eta “murriztapen-gramatikekin” landu genituen, haien urratsei jarraituz. Zuhaitz-bankuak, edo treebank ere deituak, dira hurrengo urratsa, alegia, sintaktikoki etiketatutako corpusak. Ezinbesteko tresnak dira sintaxia tresna estatistikoekin landu ahal izateko. Euskararako EPEC corpusa (Euskararen […]

Ikastaroa: Automaten inplementazio azkarra eta librea (Mans Hulden)

Helsinkiko Unibertsitatetik datorren Mans Hulden ikerlari finlandiarra gurekin egongo da maiatza bitartean. Mans-ek automatekin eta transduktoreekin lan egiten duen Foma tresna garatu du. Foma konpiladore, programazio-lengoaia eta C liburutegi batekin osatuta dago. Formatu berezi batean erregela multzo bat idatziz gero, erregela horiek egoera finituetako transduktore eta autometara itzultzen ditu. Oso-oso inplementazio eraginkorrak lortzen ditu eta […]