Humanitate digitaletan aukerak (sarean.eus)

Humanitate Digitalak: Giza eta gizarte zientzietan ikertzeko metodo berriak artikulua idatzi dute eta sarean.eus webgunean. Hona hemen horko zati batzuk:

“Giza eta gizarte-zientzietan ohikoak diren esperimentu kualitatiboetatik emaitza kuantitatiboetara eramateko aukera ematen ditu hizkuntz teknologiek, eta bestalde, humanitateek erronka berriak eskaintzen diete teknologoei. Historia, kultura eta literatura, kazetaritza, soziolinguistika, arkeologia eta beste jakintza arlo askotan aldaketa sakonak sumatzen ari dira ikerketa metodoetan. Kritikak ere badaude.”

[…]

“Europan Clarin ikerketarako azpiegitura sarea hedatu da arlo berri honi begira eta Ixa taldeak hartzen du parte bertan. Tresna orokor gisa Analhitza eskaintzen dugu norberak bere testuak prestatu eta analizatuta jaso ditzan.”

[…]

 “Soziolinguistikan bi proiektu garatu dira gure inguruan, Twitterreko testuak iturritzat hartuta eta HAP/LAP masterreko ikasleen amaierako lanetan oinarrituta, bat gazteen mintzagaiak eta sareak identifikatzeko, eta bestea corpus interesgarri bat sortzeko kode alternantziari (code switching) begira. Bi lanetako oinarrian “Computational sociolinguistics: A survey.“  izeneko artikulu interesgarria dago, azpiarlo honetarako ezinbesteko erreferentzia dena. Gazteen mintzagaien inguruan, adibidez ondoko taula interesgarria eskaintzen da aipatutako lanean”

 

[…]

“Historian aukera handiak daude azken urteotan digitalizatutako testuak ustiatzeko. Adibide gisa  artikulu honetan (Whodunit. . . and to Whom? Subjects, Objects, and Actions in Research Articles on American Labor Unions) Vilja Huldenek analisi sintaktiko automatikoa erabiltzen du lan munduaren soziologia historikoan ikertzeko. Nork, nori, zer, non, noiz identifikatzea datuetan oinarritutako kazetaritzaren funtsean dago. Arkaitz Zubiagaren lana azpimarragarria da arlo horretan, Korrikaren inguruko argitalpen honetan egiaztatu daitekeen moduan. Hainbat oinarrizko teknologia erabiliz eta konbinatuz oso emaitza interesgarriak lortzen ditu, adibidez gaiaren inguruko sare hau:”

[…]

“Edonola ere susmoa dugu Humanitate Digitalek duten potentzia baliatzeko hasieran gaudela, eta Euskal Herrian aukera handiak ditugula lan interesgarriak aurrera eramateko. Horretarako beharrezkoa litzateke aipatutako arlo guztien artean lankidetza handitzea ingurune digitalean. Administrazioaren laguntza ere ez litzateke gaizki etorriko.”

Artikulu osoa sarean.eus webgunean irakur dezakezu (Humanitate Digitalak: Giza eta gizarte zientzietan ikertzeko metodo berriak).

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude