Ikasketa Sakona Testuen Prozesaketarako ikastaroa UC3M fundazioan (2018-10-04)

Aprendizaje profundo y procesamiento de texto.

Eneko Agirre eta Oier Lopez de Lacallek, Madrileko Carlos III unibertsitateko fundazioaren eskutik antolatuta, testuen prozesamendurako baliagarriak diren ikasketa sakoneko (deep learning, ingelesez) tekniken ikastaroa eman dute: Aprendizaje profundo y procesamiento de texto.

Ikastaroa EHU-UPVn ematen duten Erasmus Mundus LCT eta Hizkuntzaren Azterketa eta Prozesamendua (HAP-LAP) masterretan eskaintzen duten kurtsoan oinarritu da. Madrilen emandakoa 20 ordutara murriztu da. Azalpen teorikoez gain, alde praktikoa ere landu dute bertaratutakoek eta Pythonerako Keras liburutegia erabiltzen ikasi dute ikasleek.

Kurtsoak hizkuntza naturalaren tratamendurako ikasketa sakoneko oinarrizko arkitektura eta tekniken errepaso zabala egiten du eta ikasleei erautsi die noiz eta nola aplikatu behar diren existitzen diren hainbat teknika. Oinarrian ondoko gaia jorratu dira kurtsoak iraun duen hiru egunetan zehar: Lengoaia naturalaren prozesamendu eta ikasketa automatikoaren sarrera bat eman zaie hasteko eta, ondoren, MLP, RNN eta CNN arkitekturak testuekin nola aplika daitezkeen azaldu zaie ikasleei.

Arrakasta handiko kurtsoa izan da, izan ere, 26 ikasle izan dute Eneko eta Oierrek eta, hori gutxi ez balitz, hainbat ikasleek kanpoan geratu behar izan dute kupoa denbora gutxian bete zelako. Ikasleen artean diziplina eta ezagutza askotarikoak izan dira. Matematikari, hizkuntzalari eta informatikariak bildu dira hiru egunez ikasketa sakonari buruz ikasteko. Oro har, egindako barne inkestaren arabera, ikasleak oso pozik geratu dira jasotako klaseekin.

Erne! Ikastaroaren bertsio luzea urtarril-otsailean emango dugu Donostian, eman izena abenduaren 15 baino lehenago: http://ixa2.si.ehu.es/deep_learning_seminar/

Ikastaro luzearen programa

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude