Informatika eta formazio transbertsala (M. Oronoz, GAUR8, 2018-09-08)

Informatikak lagun “transbertsal” asko ditu: hizkuntzalaritza, filologia, itzulpengintza, matematika, zuzenbidea, osasungintza, irakaskuntza, aisialdia, bideo-jokoak, industria4.0…
Horrela idatzi du Maite Oronoz Ixakideak GAUR8 aldizkariko Informatika eta formazio transbertsala” artikulua. Horra artikulu pasarte bat:

Zeharkako trebakuntzarekin lotura duen adibide bat ikusi dugu dagoeneko. Hizkuntzaren tratamendu automatikoan aritzen diren hizkuntzalariek, chatbot-etan erabiltzen den hizkuntza azter edo sor dezakete, itzulpen automatikoaren garapen eta hobekuntzan lan egin dezakete edo sare sozialetan erabiltzen den hizkuntza azter dezakete sentimenduak identifikatzeko, besteak beste. Hizkuntza oinarrian duten tresna horietan guztietan, ikasketa automatikoan edo programazioan aritzen diren filologoak guztiz beharrezkoak ditugu.
[…]

Argi dago, nire ustez, gure ingurune digitalizatuak trebakuntza profil aberatsak eskatzen dituela. Lan-munduak gero eta gehiago eskatzen ditu algoritmo, teknika informatiko eta datu mota ezberdinetan hainbat alorretan eta hainbat hizkuntzatan lan egingo duten emakume eta gizonak.

Erantzun bat “Informatika eta formazio transbertsala (M. Oronoz, GAUR8, 2018-09-08)” bidalketan

  1. Pingback: Blog honen aurkibide osoa (2006-2017) | Hizkuntza-teknologiak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

24 − 23 =