Minority SafePack: Sinatu zenuen?

Europa mailako FUEN elkarteak (Europar Nazionalitateen Batasun Federala) milioi bat sinadura lortu nahi ditu, Europako erakundeei kultura eta hizkuntza gutxituak babesteko lege bat lortu nahi du.

http://www.minority-safepack.eu/main/index

Minority SafePack kanpainan gutxienez zazpi estatukoak diren milioi bat sinadura lortu behar dira, gero eskaera hori Europako Parlamentura bidali ahal izateko.

Irailean hasi zen ekimena, eta apirilaren 2an bukatuko da, bi aste baino ez dira falta. Orain arte 849.888 sinadura bildu dira, 28 estaturen zehar. 150.000 baino ez dira falta.  Oraindik ez duzu sinatu? Zure sinadura behar da…


Hemen sina dezakezu (minority-safepack.eu)


Ez gara gutxi, Europan 60 milioi gara komunitate gutxituetan bizi garen herritarrak, baina hizkuntza-eskubideen babesa estatu bakoitzaren araberakoa da; hizkuntza gutxitu guztiei babesa emango dien Europa mailako lege orokorrik ez dago-eta.

Elkarte askok eskatu du sinatzeko: EiTB, Enbata, Bagera, Irutxulo…..

Eskaerak 11 proposamen jasotzen ditu alor hauetan: hezkuntza, kultura, ikus-entzunezkoak, Internet, ordezkaritza erakundeetan….Adibidez, eskaera aurrera egingo balu:

  • Europar Batasunak bermatuko luke EiTBren emanaldiak EAEtik kanpo hedatzea, Nafarroara eta Iparraldera iristeko arazorik gabe.
  • […] Hizkuntz dibertsitatea lantzeko zentroak antolatuko lirateke informazioa, jakintza eta adituak bildu eta gero zabaltzeko.
  • […] Aldaketa demografikoaren eragina aztertzeko, mugaz besteko garapen ekonomiko eta soziala.

Iruzkinak (3)

Utzi erantzuna patxi garate(r)i Cancel Reply

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude