Hizkuntzaren prozesamendua eta ikasketa automatikoa osasun arloan (iñigo Jauregi, 2017-12-19)

Gaia: Hizkuntzaren prozesamendua eta ikasketa automatikoa osasun arloan
Hizlaria:
Inigo Jauregi-k Telekomunikazioen Ingenieritza gradua atera zuen Nafarroako Unibertsitatean (Tecnum) 2016an. CEITen aritu zen gero bi urtez ikerketa laguntzaile lanetan.
2016ko abuztuaz geroztik Capital Markets Cooperative Research Centre-en (CMCRC) ari da lanean hikzuntzaren prozesamendua osasun sektorean aplikatzen.
2017tik tesia egiten dabil University of Technology Sydney-n (UTS). Bere ikerketaren gai nagusiak ikasketa automatikoa eta hizkuntzaren prozesamendua dira.
Eguna: abenduaren 19an, asteartean
Ordua:  15:00 – 16:00
Gela: 3.2 gela. Informatika Fakultatea (UPV/EHU)
Laburpena:

Osasun sektorean egunero sortzen den informazio kopurua oso handia da eta, gainera, informazio horren zati handi bat testu hutsa izaten da. Bi gai lantzen ditut, bat unibertsitateari lotuta eta bestea enpresa pribatu baterako proiektu bati lotua:

  • Lehenengoa, farmako, medikamentu marka, gaixotasun, prozedura eta beste zenbait osasun domeinuko izenen ezagutze automatikoan datza (health-domain named-entity recognition). Horretarako, B-LSTM-CRF izeneko sare neuronala erabili dut.
  • Bigarren ikerketa praktikoagoa da. Enpresa honek mugikorreko app baten bitartez bakoitzaren osasunerako coaching zerbitzu pertsonalizatu bat eskaintzen du munduan zehar, 24h erabilgarri dagoen chat baten bitartez. Helburua erabiltzaileen mezuen kopuru handi bati automatikoki erantzungo dien chatbot bat sortzea da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude