Mintegia: PROSAMED, gaztelaniazko txosten medikoen azterketa (K. Gojenola, 2017-11-21)

Noiz: asteartean, azaroak 21, 15:30ean. bai oraingoan 15:30ean
Non: 3.2 gelan.
Hizlaria: Koldo Gojenola
Izenburua: 

Lengoaia naturalaren prozesamendua eta medikuntza:
gaztelaniazko txosten medikoen azterketa (PROSAMED proiektua)

Laburpena:
Azken urteotan txosten mediko elektronikoak orokortu egin dira osasun-sistema guztietan. Honek testu horiek prozesatzeko aukera asko irekitzen ditu.
Prosamed proiektuan Osakidetzarekin egiten ari garen lanak aurkeztuko dira mintegi honetan, horien artean:
  • Entitate medikoen ezagutza:
    • gaixotasunak: LEUCEMIA, paniculitis, síndrome de lissi tumoral, STENOTROPHOMONAS MALTOPHILIA, …
    • botikak: Omeprazol, posaconazol, levofloxacino, …
    • gorputz-atalak: pulmonar, pretibial, cutáneas, …
    • kalifikatzaileak: aguda, Fenotipo Mixto T/mieloide, …
  • Entitate medikoen arteko erlazioak: gaixotasuna eta gorputz-atala, gaixotasuna-kalifikatzailea kalifikadorea , gaixotasuna-botika (aurkako efektua)
  • Txostenen lotura medikuntzako datu-base eta ontologiekin:
    • SNOMED Clinical Terms: 311.000 kontzeptu.
    • ICD-10 (International Classification of Diseases): 64.000 entitate baino gehiago.
    • Dokumentuak eta entitateak ontologia horiekin lotu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

6 + 2 =