SEPLN2017 biltzarreko artikulu onenaren saria

Begoña Altuna, María Jesús Aranzabe, eta Arantza Diaz de Ilarraza ixakideek artikulu onenaren saria jaso dute kongresuan!
ZORIONAK!!!

Artikuluaren izenburua hau da: ‘EusHeidelTime: Time Expression Extraction and Normalisation for Basque

Euskarazko testuetatik denbora-adierazpenak nola antzeman eta nola normalizatu aztertzen dute artikuluan. Nola antzeman testu batean denbora-lerroko une konkretu bat aipatzen dela? Nola antzeman denbora tarte bat dela? Eta noiz? Testuan deskribatzen diren ekintzak noiz gertatu izan diren ondo ulertzeko behar beharrezko dira ikerketa hauek.

Bada sistema bat ingeleserako eta beste hizkuntzetarako erabiltzen dena HeidelTime. Ikerketa honetan euskarari egokitu dute sistema hori. Morfologia aberatsa duen hizkuntza baterako ere baliagarria izan daitekeela frogatu dute.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude