Tesia: Korreferentzia-ebazpena euskarazko testuetan (Ander Soraluze, 2017-07-12)

Tesiaren titulua: Korreferentzia-ebazpena euskarazko testuetan
Non: Informatika Fakultateko Ada Lovelace Aretoan
Eguna: Uztailak 12, asteazkena
Ordua: 11:00etan
Egilea: Ander Soraluze Irureta
Zuzendariak: Olatz Arregi Uriarte / Patxi Xabier Arregi Iparragirre
Hizkuntza: Euskara-Ingelesa
Ikerketaren motibazioa, galderak:

Nazio Batuen Erakundea izan zen bitartekari eta hark hartu zuen prozesuaren ardura

Esaldi hori ulertu nahi badugu, jakin behar dugu “Nazio Batuen Erakundea“,  “bitartekari” eta “hark” testu-zatiek, hirurek, erakunde berari egiten diotela aipamena, erreferentziakide direla, korreferentzia egiteko hiru modu diferente direla. Zelan asmatu hori automatikoki? Zelan jakin testu-zatitxo bat noiz den erreferentzia bat eta ze kontzepturi egiten dion erreferentzia? Euskarazko testuetan, espainieraz edo ingelesezkoetan berdin berdin egin daiteke? Edo diferente egin behar da?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude