HAP Masterreko 7 ikasle-ohi IKERGAZTE biltzarrean

Maiatzaren 10, 11 eta 12an Iruñean ikerlari gazteak bilduko dituen IkerGazte biltzarreko aurkezpenen listan 7 artikulu aurkituko dituzu HAP masterreko ikasle ohiekin:

  • (18) Euskarazko gertaeren etiketatze automatikoa. Haritz Salaberri, Olatz Arregi eta Beñat Zapirain
  • (29) Poesiaren eskantsio automatikoa: bi hizkuntzen azterketa. Manex Agirrezabal, Iñaki Alegria eta Mans Hulden
  • (78) Testu-loturen labirinto semantikoan barna, esanahi-bektoreak lagun! Josu Goikoetxea, Iñigo Lopez-Gazpio, Eneko Agirre, Montse Maritxalar eta Aitor Soroa
  • (112) Osasun-zientzietako terminologiaren euskaratze automatikoaren ebaluazioa, osasungintzako euskal komunitatea inplikatuz. Olatz Perez-De-Viñaspre eta Maite Oronoz Anchordoqui
  • (120) Ahots kantatuaren sintesiaren, bertsolaritzarako egokitzapena. Xabier Sarasola, Eva Navas eta Inma Hernaez
  • (121) Euskarazko ezeztapenaren tratamendu automatikorako azterketa. Begoña Altuna, María Jesús Aranzabe eta Arantza Díaz de Ilarraza
  • (132) Aditz+izen konbinazioen itzulpen automatikoa, arau linguistikoen bidez. Uxoa Iñurrieta, Itziar Aduriz, Arantza Díaz de Ilarraza, Gorka Labaka eta Kepa Sarasola

Gaur bukatzen da matrikula merkerako epea. Aupa!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

1 + 7 =