Mikel Artetxe-k saria jaso du Bartzelonako HP Hackatoian

Mikel Artetxe IXAkideak bigarren saria lortu du aste honetan Bartzelonan antolatu den  Hizkuntza Teknologietako Hackatoian. Antolatzailea Red.es izan da, Espainian Hizkuntza Teknologiak sustatzeko Planaren barruan kokatuta dago ekitaldia eta SESIAD agentziaren babesa izan du.

Hackatoia startup teknologikoak sustatzeko aurten Bartzelonan antolatu den “4 Years From Now” (4YFN) plataformaren barruan egon da, Mobile World Capital Barcelona azokan. Beste IXakide batzuk ere izan ditugu antolaketan inplikatuta (German Rigau, Iñaki Alegria eta Rodrigo Agerri).

Linguee_server
Ingelesezko “server” eta espainierazko “servidor” hitzen erabilera-adibideak Linguee aplikazioan.

Antolakuntzakoek 8 proiektu hautatu zituzten astelehenean, otsailak 27, izan zen hackatoi/lehiaketa honen finalerako. Mikel Artetxe lankideak Linguee moduko aplikazioak sortzeko programa bat garatu du; testu-corpus batetik abiatuta hiztegi elebidunak sortzeko aplikazio honek testu errealetako adibide errealak eskaintzen ditu hitzaren erabilera zelakoa den hobeto erakustearren. Software librea den aplikazio hau hainbat hizkuntzatarako erabili ahal izango da, tartean euskararako, noski.

Hackatoiko finalera heldu ziren proiektuak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude