Uxoa-rentzat #txiotesia3 sari bat

Uxoa Iñurrieta Ixakideak irabazi du #txiotesia3 txapelketako sari bat, ekarpen ulergarrienaren saria izan da berea. ZORIONAK!
Irakurri behean Uxoaren 6 txioak:
txiotesia3_saria_2016

1 Izen+aditz konbinazioen itzulpena: azterketa linguistikoa eta tratamendu konputazionala

2 Izen+aditz konbinazio batzuk Unitate Fraseologikoak (UF) dira: konbinazio osoari begiratu behar zaio esanahia ondo ulertzeko

  • 3 Normalean ez dira hitzez hitz itzultzen, baina asko ez daude hiztegietan, eta denek ez dituzte gramatika-arauak jarraitzen

  • 4 Matxin itzultzaile automatikoari, oinarrian gramatika-arauak eta hiztegiak dituenez, UFak oso nahasgarri gertatzen zaizkio

    5 Bi erronka nagusi: gaztelaniazko UFak identifikatzea eta euskarara zuzen itzultzea. Konbitzul datu-basea lagungarria da bietan

    6 Konbitzulen jasotako UFei, ordainei eta informazio linguistikoari esker, Matxinek gero eta hobeto itzuliko ditu UFak

Ixa Taldeko beste bost tesitxiolari izan dira

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

6 + 2 =