Hitzaldia: Modernitaterako balio zuen euskarak? (A. Farwell, 2016-10-11)

Aritz Farwell (Arg.: Mikel Mtz. de Trespuentes)

Jo-ta-fuego gabiltza IXA taldean euskara murgiltzen teknologia berrietan, baina orain dela 100 urte uste zabaldua zen euskara baserrirako eta familiarako bakarrik balio zuela.
Horixe izan da Aritz Farwell-en aurten defenditu duen tesiaren gaia. Asteartean laburpen bat eskainiko digu.

Gaia: Modernitaterako balio du euskarak? Orain dela 100 urteko ikuspegia
Hizlaria:
Aritz Farwell Castillo Los Angeleseko Pitzer Collegen Historian lizentziatu ondoren, University of Chicagon egin zuen masterra. Duela hamar urte Euskal Herrira heldu zen doktoregoa egitera. 2016ko otsailaren 3an defendatu zuen UPV/EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean ‘Borne Before the Moone: A Social and Political History of Basque at the Dawn of the Twentieth Century‘ tesia.
Eguna: urriaren 11an, asteartean
Ordua:  15:00 – 16:00
Gela: 3.2 gela. Informatika Fakultatea (UPV/EHU)
Abstract:

Ikerlariaren arabera, gizartearen gehiengoak iritzi hauek partekatzen zituzten euskararen inguruan: “besteak beste, iraganeko erlikia bat bezala ikusten zen, zabartua zegoena, desagertzeko mehatxua gainean zuena, gutxietsia, bizitza publikotik at, linguistikoki irla bat, euskal herritarren jatorrizko hizkuntza eta beheko klasearen hizkuntza”. Horiek guztiak, hala ere, Farwellen esanetan, pertzepzioak ziren, tesian zehar azaltzen den bezala, esate baterako, “euskara ez baitzegoen eremu publikotik erabat baztertua”.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude